«Makurtu gabe jarraituko dugu». Hau Indar Gorrik zabaldu duen mezua, bere 35. urteurrenean, bideo batekin lagunduta. Izan ere, 1987. urtean jaio zen taldea, eta geroztik Lehenengo edo Bigarren Mailan eta oztopo guztiak gaindituz bultzada eman dio Osasuna futbol taldeari. Baita beste zenbait gauzari ere: antifaxismoa, euskara, euskal ikurrak, abertzaletasuna...
Alboka doinuekin hasten da bideoa. «Batu hadi gurekin batera bizitza basatira», proposatzen du gero bertsolari batek, Indar Gorriren abesti famatuenetako leloari aipamena eginez. Osasunaren ikurrak, bai eta Nafarroakoak eta Euskal Herrikoak ere, batetik bestera mugitzen dira jarraian nafar lurraldearen barrena, zenbait toki esanguratsutan azalduz: Amaiurko gaztelua, Bardeak… Kalakan taldearen ‘Eguzki beroa’ kantuak ederragotzen du lana.
«Makurtu gabe jarraituko dugu» aldarriak azken urteotan Indar Gorrik Polizia eta auzitegiaren aldetik jazotako trabak jasotzen ditu.
Klubarekin ere harreman gorabeheratsua izan du; denboraldi honen hasieran zenbait gauza bideratu direla dirudi eta giro apartarekin jokatu zen Liga honetako lehen norgehiagoka, pasa den ostiralean Sevillaren aurka (2-1).