Hong Kongek oinezkoak zuzenean argiztatzen dituzten argi gorri eta berdeekin ohartarazteko sistema bat ezarri du, trafikoa martxan dagoenean kaleak gurutza ez ditzaten.
Neurri hori proban egongo da sei hilabetez, eta hiriak hartutako irtenbidea da telefono mugikorren pantailetan hain murgilduta dauden oinezkoen segurtasuna bermatzeko.
Oinezkoak batzuetan ez direnez konturatzen inguruan gertatzen denaz, hiriko garraio departamentuak LED argien sistema bat instalatu du zazpi gurutzebidetan, lurrean, espaloiaren alde batetik bestera pasatzea segurua den edo ez jakinarazteko.
«Lurretik islatutako argi gorriak oinezkoari gogorarazten dio semaforoko ‘gizon gorria’ dagoenean ez duela errepidea gurutzatu behar», esan zuen Departamentuak.
Beste hirietara zabaldu
Urte erdiko proba arrakastatsutzat jotzen bada, sistema modu zabalagoan ezarriko da hiriko hainbat zebrabidetan.
Neurri hori munduko beste hiri batzuetan jartzea ere aztertzen hasi dira dagoeneko, Sidneyn edo Seulen adibidez, oinezkoekin istripu gehiago ez gertatzeko.
Hong Kongek, 7,4 milioi biztanlerekin, 2.000 dolar hongkondarreko (256 euro) isunak jartzen dizkie zuhurtziagabekeriazko ibiltarie. Neurri horrek ez du eragotzi urtarriletik ekainera bitarteko epean zazpi oinezko bidegurutzeetan auto batek harrapatuta hil izana.
‘BMJ’ medikuntza aldizkariak egindako ikerketa baten arabera, «oinezkoen distrakzioa», telefono mugikorren erabilerak eragindakoak barne, errepidean gertatzen diren oinezkoen heriotzen %12-45 arteko faktoreetako bat da.
Estatistikek erakusten dute, halaber, mundu osoan 270.000 oinezko inguru hiltzen direla kaleetan urtero, hau da, mundu mailako errepideko heriotza guztien bosten bat.