NAIZ
Gasteiz

Herri harrera beroa egin diote Gasteizen Sultana Jaya ekintzaile saharauirarrari

Sultana Jaya aktibista astelehenean iritsi zen Euskal Herrira, Mendebaldeko Saharako herritarrek bizi duten egoera larriaren berri emateko asmoz. Harrera beroa egin diote gaur eguerdian Gasteizen.

Sultana Jaya ekintzaile saharauirarra, Gasteizen.
Sultana Jaya ekintzaile saharauirarra, Gasteizen. (Jaizki FONTANEDA)

Dozenaka herritarrek ongietorri beroa egin diote larunbat honetan Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan Sultana Jaya ekintzaile sahararrari. Bisita Sahara Koordinazio Unitateak antolatu du, Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin eta Saharako Diasporarekin batera. Gaur eguerdian egin den ekitaldi publikoaren ondoren, hainbat ekitaldi izango dira arratsaldean Alde Zaharreko frontoian.

Sultana Jaya giza eskubideen aldeko ekintzaile sahararra da, eta urte eta erdi baino gehiagoz atxilotu zuten bere etxean, legezko justifikaziorik gabe. Egunotan, Mendebaldeko Sahararen egungo egoera azaltzen ari da Euskal Herriko hainbat txokotan, hitzaldi ezberdinen bidez.

Sahara Koordinazio Unitateak antolatu du bisita. Euskal Fondoa euskal toki-erakundeen elkartearen baitan sortu zen 2003an, saharar herriaren egoerari buruzko elkartasun, lankidetza eta sentsibilizazio ekintza bateratuak sustatzeko.

Asteazken honetan, Beatriz Artolazabal Lakuako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin bildu zen, baita Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariarekin eta bertako idazkari nagusiarekin eta Zuriñe Elordirekin.

Jaya joan den astelehenean hasi zen Euskal Herrian barrena bisita egiten Durangon. Ostegunean Ordizian eman zuen hitzaldia eta ostiralean Irunen.