Euskal Pentatloia 2022ko parte hartzaileak, goi-goian Ane Arruti eta Izeta VI.a txapelekin daudela.
Euskal Pentatloia 2022ko parte hartzaileak, goi-goian Ane Arruti eta Izeta VI.a txapelekin daudela. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Lucia Orbe, 63 kiloko bola altxatzen.
Lucia Orbe, 63 kiloko bola altxatzen. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Hiru kirolariak aizkoran lanean.
Hiru kirolariak aizkoran lanean. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Karmele Gisasola, giza proban.
Karmele Gisasola, giza proban. (Idoia ZABALETA)
Nerea Arruti, txingekin lanean.
Nerea Arruti, txingekin lanean. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Nerea Arruti, Lucia Orberi korrikan pasatzeko prest.
Nerea Arruti, Lucia Orberi korrikan pasatzeko prest. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Nerea Arruti txapelduna, Karmele Gisasola eta Lucia Orberekin podiumean.
Nerea Arruti txapelduna, Karmele Gisasola eta Lucia Orberekin podiumean. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Gizonezkoek bi txandatan egin zuten finala. Horietako batean, 100 kiloko bola altxatzen.
Gizonezkoek bi txandatan egin zuten finala. Horietako batean, 100 kiloko bola altxatzen. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Aizkoran, hiru kanaerdiko hiru egur moztu behar izan zituzten gizonek.
Aizkoran, hiru kanaerdiko hiru egur moztu behar izan zituzten gizonek. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Giza proban, 400 kiloko harriari bi plaza eman behar izan zioten. Irudian, Izeta VI.a lanean.
Giza proban, 400 kiloko harriari bi plaza eman behar izan zioten. Irudian, Izeta VI.a lanean. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Txingetan, 50 kilori 6 plaza egin behar izan zuten.
Txingetan, 50 kilori 6 plaza egin behar izan zuten. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Korrika 3 kilometro egin behar izan zituzten gizonek Azpeitiko Zezen Plaza inguruan.
Korrika 3 kilometro egin behar izan zituzten gizonek Azpeitiko Zezen Plaza inguruan. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Izeta VI.a, txapeldun, korrika lanak egin berritan.
Izeta VI.a, txapeldun, korrika lanak egin berritan. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Izeta VI.a, Julen Gabirondo lurretik altxatzen lagundu nahian.
Izeta VI.a, Julen Gabirondo lurretik altxatzen lagundu nahian. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Nerea Arruti, txapela buruan eta aizkora eskutan.
Nerea Arruti, txapela buruan eta aizkora eskutan. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Andoni Iruretagoiena, txapela buruan eta aizkora eskutan.
Andoni Iruretagoiena, txapela buruan eta aizkora eskutan. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Izeta VI.a ondo airatu zuten lagun eta senitartekoek.
Izeta VI.a ondo airatu zuten lagun eta senitartekoek. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Andoni Iruretagoiena «Izeta VI.a«, lagun eta senitartekoekin txapela ospatzen.
Andoni Iruretagoiena «Izeta VI.a«, lagun eta senitartekoekin txapela ospatzen. (Idoia ZABALETA | FOKU)
NAIZ

Nerea Arruti eta Andoni Iruretagoiena, Euskal Pentatloiko txapeldunak Azpeitian

Urnietarra eta Aiako kirolariak azkarrenak izan ziren bart gauean jokatutako txapelketan. Arrutirentzat lehen txapela den bitartean, Izeta VI.ak iazkoa errepikatu du.

Ane Arruti eta Izeta VI.a, podiumaren goi-goian txapelekin.
Ane Arruti eta Izeta VI.a, podiumaren goi-goian txapelekin. (Idoia ZABALETA | FOKU)

2022ko Euskal Pentatloiak ezagutzen ditu dagoeneko bere txapeldunak. Bart gauean Azpeitiko Zezen Plazan gertatutakoa ostean, Nerea Arruti eta Andoni Iruretagoiena "Izeta VI.a" dira txapeldunak. Urnietarrarentzat lehen txapela da, iazko lehen edizioko txapeldun Karmele Gisasolari gailenduta, eta Aiako kirolariak iazko txapelra errepikatu du denbora hobeak lortuz gainera.

Nerea Arrutik 21:09ko denbora egin zuen lan guztia egiten eta 2:13ko tartearekin irabazi zion Karmele Gisasolari (28 urte, Mallabia). Lucia Orbe (33 urte, Bilbo) hirugarren izan zen, atzerago helmugaratuz.

Amaitu bezain laister, crossfit mundutik datorren Nerea Arrutik Amalur Arbelaitzekin ospatu zuen garaipena lehenik. Biek bikotea osatu zuten Binakako Txapelketan eta harreman estua dutela erakutsi zuten.

Urnietarraren garaipena aizkoran erabakitzen hasi zen, nahiz eta kirolariak berak aitortu zuenez, «pixkat gaizki hasi naiz. Nerbioak bat-batean atera zaizkit azken momentuan hasi baino lehen, baina buelta eman diot eta lixto!».

Korrika egitearena ere pixkat beldurra ematen ziola aitortu zuen finalaren aurkezpenean, baina «lehenengo metroak lasai egin ditut pixkat errekuperatzeko eta gero segitu dut. Banekien hiru bueltako tartea nuela eta gero gozatu egin dut», onartu zuen.

Urte bikaina darama Arrutik eta orain Gipuzkoako aizkora txapelketan eta ondoren Euskadikoan garaipenak eskuratzen jarraitu nahi du. Ostiral gaueko txapela «familia osoari, etorri diren guztiei eta etorri ezin direnei, lagunei eta nire entrenatzaileari noski» eskaini zien.

Emakumeek egin beharreko lana hauxe izan zen: harrian, 63 kiloko bolari 15 jasoaldi eman; giza proban, 250 kiloko harriari plaza bat: aizkoran, 45 ontzako bi egur moztu; txingetan, 35 kilori 4 plaza; eta korrika 1,5 kilometro.

Izeta VI.a, ordu erdia azpitiko denbora helburu

Gizonezkoetan, aldiz, Andoni Iruretagoienak nagusitasuna erakutsi zuen beste behin, iazko txapela errepikatuz. Oraingoan, gainera, denbora hobetu zuen: 31:36. Julen Gabirondo bigarren izan zen.

«Gustura. Lan polita atera da, ez etxean bezala; lehen kilometrotik arrastaka joan naiz, kosta egin zait buelta ematea lanean sartzerakoan, baina beno gustura egindako lanarekin», aitortu zuen Izeta VI.ak lanak amaitu berritan.

Bi txandatan burutu zen gizonezkoen proba, sei kirolari baitzeuden eta txanda bakoitzean hiru aritu zirelako. Erritmoa handiarekin hasi zuten proba, baina Aiako txapeldunak argi zuen hori: «Nire estrategia hori zen, aurreneko bi lanetan topera ateratzea. Gestionatzen ondo ikasi dut eta ondo atera zait».

Denbora aldetik, gutxi gorabehera egindako marka espero zuen, «eta agian gutxiago», baina egondako maila bikainaz ere mintzatu zen: «Ikusten zen aurten oso ondo prestatuta ginela. Gabirondok kristonaren lana egin du eta txapela kentzen dut beretzat».

Hori bai, 30 minututik jaistea bere helburua dela ere azpimarratu zuen: «Entrenadoreak beti esaten dit 30 minututik jaitsi arte niri entrenatzen arituko dela eta hori lortzen dudanean, nik niri buruari entrenatzeko gai izango naizela. Hori izango da helburua egunen batean».

Eskaintzen artean, hauek aipatu zituen: «Txapela lagunei, entrenatzaileari, bidea luze honetan lagundu didaten guztiei eta Urko anaiari, bihotz-bihotzez asko maite dudala».

Gizonezkoek egin beharreko lana honakoa izan zen: harrian, 100 kiloko bolari 25 jasoaldi eman; giza proban, 400 kiloko harriari bi plaza: aizkoran, hiru kanaerdiko hiru egur moztu; txingetan, 50 kilori 6 plaza; eta korrika 3 kilometro.