![Luis Iriondo Udalak eginiko omenaldian. (GERNIKAKO UDALA)](/media/asset_publics/resources/000/930/733/article_main_landscape/0904_eh_IriondoONA.jpg)
Luis Iriondo, Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zen azken lekukoetako bat, astelehen honetan hil da Bizkaiko herri horretan, 100 urte bete eta hiru astera, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.
Gernikako Udalak omenaldia egin zion Iriondori joan zen irailaren 3an, 100 urte bete zituenean, eta ‘El chico de Guernica’ liburuan jaso zituen duela 85 urte Bizkaiko herri horren gainean egindako aireko erasoari buruzko memoriak.
Iriondo batxilergoa ikasten ari zen gerra hasi zenean. Aita sozialista baten (Juan Iriondo) eta ama monarkiko baten (Elvira Aurtenetxea) lau seme-alabetatik bigarrena zen. Rafael zen semerik zaharrena, kirolari bikaina, gerora futbolaren historiara pasako zena Rafa Iriondo bezala, Bilboko Athleticen «aurrealde loriatsuko» kidea Venancio, Zarra, Panizo eta Gainzarekin batera.
1937ko apirilaren 26an, hegazkinak Gernikako herriaren gainera bonbak jaurtitzen hasi zirenean, Iriondo aterpe batean babestu zen eta bere bizia salbatu ahal izan zuen.
Luis Iriondo oso gizon ezaguna izan da Gernikan. 55 urte baino gehiagoz zuzendu zuen Kultur Etxeko pintura eta marrazki eskola. Gainera, ipuinak, antzerkia, ‘Amatxu’ zarzuela eta Francisco Escuderoren ‘Gernika’ operaren gidoia idatzi ditu.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)