![Iazko abenduan izan ziren euriteen karietara Errobi ibaiak gainezka egin zuen Bidarrain.](/media/asset_publics/resources/000/937/131/article_main_landscape/bidarrai2021.jpg)
Ondoko 24 orduetan irail osoan Ipar Euskal Herrian metatu den euri prezipitazio bera bota dezakeelako abisu laranja ezarri du Meteo Francek eurite eta uholde arriskuagatik.
Hexagono mailan departamendu bakarrari dagokio iragarpen hori. Ipar Euskal Herria barne den Pirinio Atlantikoen Departamenduan eurite azkarrak espero dira gaur gauetik aitzin eta uholde arriskua handia delako abisu laranja piztu dute.
Horretaz gain abisu horia ezarri du Meteo Francek Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdin haize bolada handiak espero direlako. Abisu horia ere badaitsasoan olatu altuak espero direlako eta Lapurdiko kostan bereziki ekaitzak gertatu ahal direlako.
🔶 1 dpt en #vigilanceOrange
— VigiMétéoFrance (@VigiMeteoFrance) September 28, 2022
Restez informés sur https://t.co/rJ24zzmmy4 pic.twitter.com/BY605buAPf
Meteo Francek bere gaurko buletinean jaso duenez, 20 litro metro karratu ur pilatu dira azken 24 orduetan Ipar Euskal Herria barne den departamenduan.
Oroitzearren, uztailaz geroztik Ipar Euskal Herria kolpatzen duen idorte handia izanik astelehenean uraren kontsumoa murrizteko agindutako murrizketak luzatzea deliberatu zuen Pirinio Atlantikoen Departamenduak sorturiko batzorde bereziak.
Eguraldiaren azken iragarpen horren arabera, «gau honetatik landa euri jasak areago egingo dira» lurralde osoan. Meteo Francek aurreratu duenez «60, 80 eta hainbat tokitan metro karratuko 110 litro euri neurtu daitezke» datozen orduetan.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)