Milaka lagun hurbildu dira Ibarrara, Kilometroen festaz gozatzera.
Milaka lagun hurbildu dira Ibarrara, Kilometroen festaz gozatzera. (Gorka RUBIO | FOKU)
Aurtendo edizioaren irekiera ekitaldian ikastolako ordezkariak bildu dira.
Aurtengo edizioaren irekiera ekitaldian Uzturpe ikastolako ordezkariak bildu dira. (Gorka RUBIO | FOKU)
Ibarrak iaz behar zuen jaia ospatu, baina pandemiak bertan behera utzi zuen.
Ibarrak iaz behar zuen jaia ospatu, baina pandemiak bertan behera utzi zuen. (Gorka RUBIO | FOKU)
Lau gune antolatu dira eta bakoitzean adin guztietarako aukerak daude. Txikientzat, hain gustoko dituzten puzgarriak.
Lau gune antolatu dira eta bakoitzean adin guztietarako aukerak daude. Txikientzat, hain gustoko dituzten puzgarriak. (Gorka RUBIO | FOKU)
Festa giroa hedatu da goizean goizetik ‘Irribarra’ lemapean.
Festa giroa hedatu da goizean goizetik ‘Irribarra’ lemapean. (Gorka RUBIO | FOKU)
Ibarrako pipar preziatuak ere izan dira protagonista, eta gilda ederrak dastatzeko aukera ere izan da.
Ibarrako pipar preziatuak ere izan dira protagonista, eta gilda ederrak dastatzeko aukera egon da. (Gorka RUBIO | FOKU)
Gaurko egunez bildutako dirua Uzturpe ikastolaren aterpea zaharberritzeko baliatu nahi da.
Gaurko egunez bildutako dirua Uzturpe ikastolaren aterpea zaharberritzeko baliatu nahi da. (Gorka RUBIO | FOKU)
Gazteentzat ere ekintza bereziak eta frogak antolatu dira.
Gazteentzat ere ekintza bereziak eta frogak antolatu dira. (Gorka RUBIO | FOKU)
Gastronomiak leku berezia izango du aurtengo edizioan, eta gune bat eskaini zaio.
Gastronomiak leku berezia izan du aurtengo edizioan, eta gune bat eskaini zaio. (Gorka RUBIO | FOKU)
Txikientzat antolatu diren ekimenen artean izan da ipuin kontalarien saioa.
Txikientzat antolatu diren ekimenen artean izan da ipuin kontalarien saioa. (Gorka RUBIO | FOKU)
Markel Olano ahaldun nagusia eta Jokin Bildarratz Lakuak Hezkuntza sailburua izan dira irekiera ekitaldian.
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Jokin Bildarratz Lakuako Hezkuntza sailburua izan dira irekiera ekitaldian. (Gorka RUBIO | FOKU)
Irekiera ekitaldian dantza eta musika izan dira; ‘Txoria txori’ abestu deneko unea hunkigarria izan da..
Irekiera ekitaldian dantza eta musika izan dira; ‘Txoria txori’ abestu deneko unea hunkigarria izan da. (Gorka RUBIO | FOKU)
Ibarrak Errenteriako ikastolari pasa dio lekukoa; berea izango da 2023ko edizioa atontzeko ardura.
Ibarrak Errenteriako ikastolari pasa dio lekukoa; berea izango da 2023ko edizioa atontzeko ardura. (Gorka RUBIO | FOKU)
Tonbola bidezko zozketak ere arrakasta handia izan du bertaratutakoen artean.
Tonbola bidezko zozketak ere arrakasta handia izan du bertaratutakoen artean. (Gorka RUBIO | FOKU)
Gazteak, eguneko protagonista nagusiak.
Gazteak, eguneko protagonista nagusiak. (Gorka RUBIO | FOKU)
Jendetza batu da lehen ordutik Ibarran; Renfek aldirietan zerbitzu bereziak jarri ditu joateko zein itzultzeko.
Jendetza batu da lehen ordutik Ibarran; Renfek aldirietan zerbitzu bereziak jarri ditu. (Gorka RUBIO | FOKU)
Maddalen Iriarte hurrengo hauteskundeetan Gipuzkoako ahaldun nagusia izateko EH Bilduren hautagaia ere bertan izan da.
Maddalen Iriarte hurrengo hauteskundeetan Gipuzkoako ahaldun nagusia izateko EH Bilduren hautagaia ere bertan izan da. (Gorka RUBIO | FOKU)
Paula Trecet

Kilometroak 2022: Ibarra euskararen bihotz

Eguzkipean eta festa-giroan ospatu da igande honetan Gipuzkoako ikastolen festaren egun handia. «Aro berri»ko lehen Kilometroak ez du egun bakarra ardatz izan, urteko oso bateko jarduna baizik. Eguna, alabaina, ederra izan da oso.

Marokoar tea eta etxean egindako gozokiak, marokoarrak ere. Keltoumek eta Najatek Ibarrako Uzturpe ikastolan dituzte seme-alabak, eta honelako otorduaz hartu nahi izan dituzte goizean goiz ikastolan bertaratutakoak. Erakundeetako ordezkariak izan dira tartean, bai eta gizarte eragileak, ikasle, irakasle nahiz herritar xumeak… Herriaren txanda izan da gaurkoa, euskararen herriarena, hain zuzen.

Goizeko 10etan ospatu da Kilometroak egun handiaren hasiera ekitaldia; ordurako, makina bat postu eta oholtzek hartuta zegoen Ibarra ttipia.

Ibartarra eta Uzturpe ikasle ohia den Ohiane Mateos kazetariak gidatutako emanaldiak piztu du festa: dantza eta musika izan dira (baita diskurtsoak ere). Lazo bat ez, soka bat moztu da egun handiari hasiera emateko eta, aldi berean, festaren lekukoa eskuz aldatzeko. Ibarrak Oreretari luzatu dio txanda.

Ez da erronka makala. «Aro berri»ko ikastolen festak egun bakar batean ez, urtean zeharko askotan jarri baitu fokoa. Gaurkoa egun handia izan arren, makina bat ekitaldi antolatu dira urtebetez: herri kirolak eta bertso saioak; eskultura erakusketa bat (41 euskal eskultorek hartu dute parte); nazioarteko gastronomia aire zabaleko azoka, munduan zehar digitalki zabaldutako ekimena…

«Pandemia zela eta, 2020an Amasa-Villabona-Zizurkilen antolatu nahi genuen eredu berrian oinarritutako jaia ez zen guztiz horrela izan. Gaurkoan, aldiz, bete-betean asmatu dugu», adierazi du Kilometroak egitasmoaren koordinatzaile orrokora den Mikel Egibarrek.

Bestelako aldaketak ere izan dira. Ibilbideko ohiko guneak, esaterako, desagertu dira Ibarran, eta esparru guztietan musikaz eta gastronomiaz berdin-berdin gozatu dute bertakoek. Inoiz baino parte-hartzaileagoa izan nahi du festan, Gipuzkoako 19 ikastolen arteko jolas-joko topaketa burutu da. Jarduera fisikoa edota asmakizunak ardatz duten frogetan 300 gaztek parte hartu dute. Unerik hunkigarrienetako bat eguerdiko 12tan bizi izan da: gainezka zegoen herrian, milaka (ala hamar milaka) lagunek Txoria-txori batera abestu dute.

«Esateak lotsa ematen badit ere, ez nuen Ibarra ezagutzen. Egia esan, ez nuen uste halako giro polita izango zenik», esan du Maite Atutxa mundakarrak, abesbatza inprobisatuarekin bat egin ostean.

Musika eta magia

Ezin ukatu eguraldia aliatu dutela denek. Giza ilarek Ibarrarantz jo dute egun osoan zehar, eta jende txikiaren andana ere sumatu da Haurren Hiria eta Baso Magikoa izeneko guneetan. Bertan, hainbat ipuinetako pertsonaiekin egin dute topo eta, batzuetan, ipuinak entzun beren ahotsetatik. 30 txandatan sartu izan dira eta, bertako gidariek diotenez, denak bete dira.

Musikaren eskasiarik ere ez da egon. Bizienea izeneko txokoan, hain zuzen, eskenatoki bat paratu da beren lehen urratsak ematen ari diren bakarlari, trikitilari edo DJ-entzat. Bestalde, honako artisten zerrenda igo da oholtzara: Xsakara, batumore, Munduko Irribarrak Dantza, Itsas Lapurrak Dantza, Diablues, Bluezifer, Xiberoots, Dj Bull, Distopia elektrotxaranga, Gabezin erromeria, Andoni Ollokiegi, Nikotina… Goazen-eko lagunek 17:00ak aldera igo dira oholtzara; handik ordubetera, Dupla taldeak itxi dute egitaraua.

Gazte ugari bildu da, baina sasoi bateko «kilolitro»ren arrastorik ez. Larrialdietako taldeak parterik eman ez izanak inpresio hori indartu du.

«Jendea lasai ikusi dut bere txandaren zain, dela otordua, dela tonbola edo hainbat guneetako sarrera… Badirudi pandemian hainbeste denbora ilaran igaro ostean hori ikasi dugula», nabarmendu du Uzturpe ikastolako zuzendari Aitor Bengoak. Tolosarrak lekukoa hartu dio Usue Sukiari eta, urte trinko honetan zehar, biak ala biak izan dira ikastolako buru.

«Ohiko guneak desagerraraztea eta jendea mugiaraztea klabea izan dela uste dut.  Jendea elkarrekin ikusi dut: familiak, gazteak eta helduak… denak. Huraxe zen, hain justu, gaur ikustea espero nuena», azaldiu du Usue Sukiak, ikastolan jasoketa lanetan ari zirela. Amaiera baino, hasiera bat delakoan zeuden denak.