CONTENIDO PATROCINADO

LanMentoring, laguntza-zerbitzu espezializatu berria belaunaldi-erreleboari arrakastaz ekiteko

 

Lanbidek Innobasque-rekin elkarlanean sustatzen duen ekimen berri honek doako laguntza espezializatua eskaintzen du, enpresa txiki eta ertainei belaunaldi-erreleboari arrakastaz ekiten eta sistematizatzen laguntzeko.

 

Zerbitzuaren helburu nagusia, talentua eta ezagutza ez galtzea da.
Zerbitzuaren helburu nagusia, talentua eta ezagutza ez galtzea da. (NAIZ)

LanMentoring laguntza-zerbitzu espezializatua eta doakoa da, beren plantilletan edo, zehazkiago, beren negoziorako kritikoak diren postu jakin batzuetan belaunaldi-erreleboari arrakastaz nola ekin behar dioten kezkatuta dauden ETEentzat, ezagutza modu egokian transferitu eta konpainia bertan jarrai dezaten.

EAEko enpresa-sareak gainean du belaunaldi-erreleboa. Hori dela-eta, baliabideak behar ditu oraingo langile-taldeak ordezkatzeko; beti ere trantsizio horretan lehiakortasuna galdu gabe.

Ekimen pilotu honen bidez –Lanbidek sustatuta, Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan–, prozesu zehatz bat erraztu nahi da; zertarako eta, enpresa txikiek zein ertainek  plantillen bizi-zikloa  aurreikusi, planifikatu eta kudeatu dezaten.



Enpresarako abantailak

- Saihestu talentua eta ezagutza galtzea.
- Bermatu  lanpostu gakoen jardunean  jarraitzea.
- Plantilla motibatu.
- Garapen profesionala sustatu (bai oraingo langileengan, bai eta sartuko diren berriengan).
- Berrikusi lanpostuen deskribapena.

Zer eskaintzen du LanMentoring zebitzuak?

Aholkularitza pertsonalizatua, 50 ordukoa eta doakoa.

Neurrira diseinatutako prozesu bat, hiru fasetan antolatuta:
- Diagnostiko azkar bat; zehazteko zeintzuk diren negozioko prozesu kritikoak eta horietan parte hartzen duten pertsonak.
- Aholkularitza pertsonalizatua; lotzeko, batetik, negozioaren beharrizanak, eta, bestetik, Lanbideren kontratazioko, prestakuntzako eta enpleguko tresna publikoak.
- Laguntza zuzena taldean aukeratzen diren kideentzat; ziurtatze aldera beraien ezagutza zein esperientzia enpresan bertan geratuko direla.

Emaitzak negoziorako:
- Gehienez ere 6 hilabeteko epean amaituko da prozesua. Bukaeran, gutxienez, zerbitzuan zehar planteatutako ekintzetako bat ezarriko da.
- Taldekideek  prestakuntza jasoko dute; aurrerantzean ere, modu autonomo batean garatu ditzaten  antzeko prozesuak.

Norentzat da?

- Enpresa txikiak eta ertainak (langile-kopurua: 10 eta 249 bitartean).
- Enpresak EAEn egon behar dira.
- Honako jardueretan lan egin behar dute: industrian, industriari lotutako zerbitzuetan,  informazio- eta  komunikazio-sozietatean,  logistikan, eta  handizkako merkataritzan.

Zerbitzu pilotu honetan 60 enpresak parte hartu ahalko dute.

Informazio gehiago eta izen-ematea:

https://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/relevo-generacional-y-gestion-de-la-edad-en-pymes_eus