![Hondarribiko Talaia Eskolako ikasleek gela garbiak eskatu dituzte patioan klasea emanez.](/media/asset_publics/resources/000/939/734/article_main_landscape/Talaia-eskola.jpg)
Hondarribiko Talaia Eskolako patioan ezohiko irudia ikusi ahal izan da berriz ere ostiral arratsalde honetan. Jolasa beharrean, mahaiak eta aulkiak zeuden, eta koloretako makina bat pankarta. Haurren irri eta solasen artean, zera aditzen zen ozenen: «Gela garbiak nahi ditugu!».
Irailaren 23an, Talaia Eskolako Familia Elkarteak deituta, manifestazio jendetsua egin zuten herrian, garbitzaileen greba dela-eta ikastolan pilatutako zikinkeriaren aurrean Udalari erantzukizuna eskatzeko. «Gure seme-alabek ikasgela duin eta garbiak behar dituzte osasuntsu ikasi ahal izateko», azpimarratu zuten.
Familia Elkartearen iritziz, Hondarribiko Udala da zerbitzuaren arduraduna eta baditu tresnak enpresa presionatzeko, bi aldeekin batera eseri eta bitartekaritza lan bat egiteko eta, hala, akordioa bultzatzeko. «Sentsazioa dugu gaia utzi dela ea bere pisuz erortzen den eta hori ez da modua; heldu behar zaio», adierazi zion NAIZi Julen Luzuriaga aitak.
Hurrengo bilera, astelehenean
Luzuriagak azaldu duenez, Udalak ezer gutxi egin du, baina enpresak eta langileek negoziatzen jarraitzen dute eta «badirudi giroa hobea dela». Langileek behintzat lehenengo aldiz ikusi dute jarrera aldaketa bat enpresarengan. «Proposamena nahiko eraikitzailea da, badirudi aurreratzen ari direla», esan du aita honek itxaropentsu.
Berri onak dira, eta ikusi beharko da astelehenean, urriak 10, izango den hurrengo bilerak zer ematen duen.
Baina zikinkeriak pilatzen segitzen du. «Eskolan ikasle eta irakasle batzuek dituzten osasun arazoen txostenak jasotzen ari dira. Osasun publikoko arduradunak ere eskola bisitatu dute berriro eta dezente kezkatu dira, etorri ziren aurreko aldian baino gehiago. Txostena kezkagarriagoa izatea espero dugu, eta hori ikusita mugitzen jarraitzen dugu».
Eskolari garbiketaren gatazka hau pedagogikoki lantzeko eskatu diote familiek, eta horretan ari dira. Haurrak manifestazio batean egon dira, kalean klaseak ematen, eta aukera polita iruditu zaie gauza batzuk azaltzeko: soldata arrakala, greba, kontu asko.
Ostiral arratsalde honetan patioan eman dituzte eskolak bi eraikinetan, Bordarin eta Biterin, presioa egiten jarraitzeko asmoz, «ea azken azken bultzada den».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Andaye](/media/asset_publics/resources/001/138/609/article_thumb_horizontal/andaye.jpg)
Abre sus puertas el centro Andaye, un espacio para hacer turismo por la historia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)