![2020ko ekainean eginiko bozetan hautatua izan zen auzapez gisara Dominique Idiart.](/media/asset_publics/resources/000/940/485/article_main_landscape/dominiqueidiart.jpg)
Iragan hilabetean Paxkal Irubetagoyena Haur eta Hezkuntza alorreko zinegotziak dimisioa eman ondoren joan zen asteburuan azkartu zen Senpereko Herriko Kontseiluan bizi den krisia.
Hala, Celine Munduteguy, Christine Perugorria, Pierre Faliere eta Nathalie Pourteau Zamora zinegotziek urriaren 6an dimisioa eman zutela jakitera eman zuten joan zen asteburuan senpertarrei helarazitako gutunaren bidez.
2020ko udal hauteskundeetan Dominique Idiart egungo auzapezaren zerrendan aurkeztu ziren ostegunera arte Senpereko gehiengoko hautetsiak ziren bost zinegotzi.
Herri kontseilariek gutunean deitoratu dutenez, herriko kontseiluan hautetsi guziek ez dute berdin proiektuen gogoetan eta eraikuntzan parte hartzen ahal. Haien esanetan, zirkulu hertsian hartzen dira erabakiak eta horrek zeharo gaiztotu du lan giroa.
Hainbat egitasmo ez direlako bete eta hauteskunde programan aurreikusitako oinarrizko azpiegituren obratzea urtetan gibelatuko delako kexu azaldu dira baita ere.
Auzapezak egoera bideratzeko neurriak hartuak zirela azaldu du. Egitasmoak aurrera eramatea zaila dela erakunde sisteman eta horrek etsipena sor dezakeela aitortu du.
Bozak ez dituzte deituko momentuz
Dominique Idiart auzapezak bere gehiengoan sortu den krisia kudeatu beharko du ondoko egunetan. Hots, bost hautetsi berri beharko ditu izendatu.
2020ko bozetan lorturiko akordioa dela-medio, Senpere Baiko bost hautetsi abertzale Idiarten gehiengoaren barnean dira. Oraingoz ez dute irakurketa publikorik plazaratu krisiari buruz.
Bozak ez dituzte berriz egingo. Legeal agintzen duenez, hauteskundeak antolatu beharko lirateke berriz ere auzapezak herriko kontseiluko kideen herena edo gehiagoa galduko balu. Hau da, Lapurdiko herrian gutxienez hamar eserleku hutsik geldituko balira.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Andaye](/media/asset_publics/resources/001/138/609/article_thumb_horizontal/andaye.jpg)
Abre sus puertas el centro Andaye, un espacio para hacer turismo por la historia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)