![Garbiketa langileak Lakuako gobernuaren eraikinaren parean fregona jaurtitzen](/media/asset_publics/resources/000/940/650/article_main_landscape/fregona_jaurtiketa.jpg)
Bilboko Bizkaia plazako Lakuako gobernuaren egoitzako garbitzaileek protesta egin dute soldata arrakala salatzeko. Zoru-garbigailuak bota dituzte zerura irailaren 26az geroztik greban dauden langileek.
Eleroc Servicios enpresak azpikontratatutako langileak dira, eta ELA sindikatuak adierazi duenez, sektore feminizatu honetako langileek, duela 13 urtez geroztik soldata izoztuta dute. Horrekin batera Lakuako Gobernuak berriro ere azpikontratazioetarako baldintzak aurkeztu dituela adierazi dute «orainarteko lan baldin iraingarri berekin».
🔴“Fregona jaurtiketa” Eusko Jaurlaritzaren aurrean soldata arrakalaren aurka
— ELA sindikatua #AktibatuLortuZaindu (@ELAsindikatua) October 11, 2022
🚨Eusko Jaurlaritzaren eraikina garbitzen duten langileak greban daude irailaren 26tik🚨
👉https://t.co/fYRxKFox40 pic.twitter.com/54HqmtkJC5
Irailaren 26an hasi zen greba
Eleroc Servicios enpresak kontratatutako garbiketa sektoreko 11 langilek beren lan baldintzak hobetzeko eskatu zieten enpresa pribatuari eta Lakuako Gobernuari. Sektore feminizatuetan biderkatzen den prekarietatearekin amaitzeko, izoztutako soldatak eskuratzeko eta asteko 20 orduko kontratuak hobetzeko eskariak egin zituzten.
Enpesa pribatuaren iritziz ez dago soldata arrakalarik. Eta Lakuako Gobernuak, berriz, ordezkari sindikalen artean lan hobekuntzak negoziatzeko bilerak izan zirela jakinda ere, ez zituen baldintzak hobetu; soldata igoera ez zuen kontuan hartu. ELAren ustez, «horrek erakusten du erakundeek ez dutela inolako borondaterik emakume langileen diskriminazioari aurre egiteko».
Bizkaia Plaza eraikienean egunero egin dituzte elkarretaratzeak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)