![Mikel Otero EH Bilduren energia estrategiari buruzko konferentzia aurkezten.](/media/asset_publics/resources/000/944/610/article_main_vertical/mikel-otero.jpg)
Azaroaren 26an, EH Bilduk Euskal Herrirako energia estrategiari buruzko konferentzia antolatu du Bilboko Bizkaia aretoan. Bertan, EH Bilduk etorkizunera begira energiaren arloan Euskal Herrian biziko diren erronken inguruan hausnartu eta horiei aurre egiteko plana azalduko du.
Bilboko Iberdrolaren Dorrearen alboan eman du EH Bilduk konferentzia honen berri. Bide batez, enpresa energetikoaren irabaziak salatu ditu; izan ere, 2022ko lehen 9 hilabeteetan, 3.104 milioi euro irabazi ditu Iberdrolak, haurreko urtean baino %29 gehiago.
«Euskal Herritarrok pobretze masibo baten aurrean aurkitzen gara, eta hau, neurri handi batean, energiaren eskandaluzko prezioekin lotuta dago. Milaka herritarrek fakturei aurre egiteko zailtasunak dituztenean, onartezina da irabazi milmillonarioak iragartzea. Merkatu energetikoetan eskua sartu behar da», adierazi du Mikel Otero legebiltzarkideak agerraldian.
‼️ Iberdrolak, 2022ko lehen 9 hilabeteetan, 3.104 milioiko irabaziak izan ditu.@otero_mikel, Iberdrola dorretik: «Milaka herritarrek fakturei aurre egiteko zailtasunak dituztenean, onartezina da irabazi milmillonarioak iragartzea. Merkatu energetikoetan eskua sartu behar da». pic.twitter.com/tzqRoY3emh
— EH Bildu (@ehbildu) October 26, 2022
Horregatik, Euskal Herrian estrategia energetiko justu eta demokratiko baten bidea azkar zabaldu behar dela nabarmendu du Oterok.
Kezka batzuk plazaratu ditu: «Gure kontsumo energetikoa oso altua da, kanpo baliabideekiko menpekotasun itzela daukagu eta aldaketa klimatikoa eragiten ari duten baliabide fosilekiko menpekotasuna dugu. Gainera, gure herrian ez da nahikoa izan, orain arte, energia berriztagarrien hedapenerako eman den bultzada».
Plan Estrategiko bat lantzen egon da EH Bilduk azken hilabeteetan, eta puntu hauek bultzatu behar direla ondorioztatu du: «Efizientzia energetikoaren eta kontsumoen murrizketa; baliabide fosilen aroa gainditu; berriztagarrien sustapen ausarta; eta energiaren kontrol publikoa».
Plan Estratregiko hori azaroaren 26rako antolatu duen konferentzian aurkeztuko du EH Bilduk. Ariketa irekia izango da hau eta Euskal Herriko pertsona orori luzatu diote parte hartzeko gonbita.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)