![Agurainen egin du larunbata honetan Foro Sozial Iraunkorrak Batzarra.](/media/asset_publics/resources/000/945/787/article_main_landscape/Foro_Soziala.jpg)
Aguraingo Udaletxean bildu da larunbata honetan Foro Sozial Iraunkorraren Batzarra, Euskal Herrian bakea eraikitzeko prozesuaren azken urtetako balantzea egiteko. Batzarrean Foro Soziala osatzen duten 16 erakundeek parte hartu dute, telematikoki edo presentzialki, bai eta norbanakoaren izenean parte hartzen dutenek ere.
Foro Sozialak berak ohar bidez azaldu duenez, egindako balantzea 2018tik, ETA desegin ondoren, gaur egun arteko etapari dagokio. Gogoratu behar da 2018ko ekainean Foro Sozial Iraunkorrak beste barne-eztabaida bat egin zuela, eta horren ondorioa izan zela bakea eraikitzeko prozesuari oraindik askatu gabeko korapiloak geratzen zitzaizkiola.
Eztabaida hartan hiru lan-ardatz definitu ziren hurrengo etaparako: biktimak, presoak eta memoria.
Biktimei dagokienez, «guztiek» egia, justizia eta erreparaziorako duten eskubidea aldarrikatu zen orduan, eta ardatz honetan bi zeregin zehaztu ziren: lehena, oraindik ere biktimekiko tratuan jarraitzen duen diskriminazioarekin amaitzea eta bigarrena, gure» biktima kontzeptuaren egungo erabilera murriztailea gainditzea. «Biktima guztiak gureak dira, ‘guztionak’, gizarte osoarenak», oroitu du Foro Sozialak.
Bigarren ardatza indarrean dagoen salbuespeneko espetxe-politika desaktibatzea eta presoei politika normalizatua aplikatzean datza, araudi arruntean jasotako neurrien bidez.
Hirugarren lan ildoa gizarte eragiletatik «memoria kritiko inklusiboa» bultzatzea, kontakizun guztiak errespetatuko dituena eta alderdi politikoen artean oraindik irekita dagoen «kontakizunaren bataila» gainditzen lagunduko duena.
Larunbata honetako Batzarrak «positibotzat» jo du hiru gai horiek «bizikidetza demokratikoaren alde eta gatazkaren konponbidearen alde lan egiten duten eragile instituzional, politiko, sindikal eta sozialen agenda partekatua bihurtu izana».
Hiru gai horietan aurrerapauso «handiak» eman dira lau urte hauetan, eta, gainera, «baldintza zailetan», onartu dute. Izan ere, zehaztu dutenez, agenda politiko eta sozialaren polarizazio politikoak, COVIDak eta Ukrainako gerrak aurrerapen horiek baldintzatu dituzte.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Mesa_redonda](/media/asset_publics/resources/001/138/618/article_thumb_horizontal/mesa_redonda.jpg)
Música bajo la dictadura del algoritmo
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)