![Osasunbidea eta Euskarabidearen arteko elkarlana.](/media/asset_publics/resources/000/950/516/article_main_landscape/euskarabidea-osasunbidea.jpg)
Osasunbidea Nafarroako Osasun Sistemaren Planifikazio Linguistikoaren baitan, eta Euskarabidea Nafarroako Euskararen Institutuarekin elkarlanean, osasun-zentroetan euskararen erabilera sustatzea helburu duten dinamikak ezarriko dituzte. Donezteben egingo dute esperientzia pilotua.
Helburua euskararen erabilera bultzatzea den neurrian, lehentasunak ezarri dituzte euskararen normalizazioan aurrerapausoak emateko, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Besteak beste, bermatu nahi dute herritarrek arreta euskaraz jasotzeko aukera izatea, idatzizko informazioa elebitan ematea eta errotulazioak eta paisaia linguistikoa osatzen duten gainontzeko elementuak ere, elebitan egotea. Horretarako, Elhuyarren laguntza jaso dute.
Esperientzia pilotua Doneztebeko osasun-zentroan egingo dute. Profesional desberdinak batzen dituen lantaldea osatu dute, esperientzia bera diseinatu eta garatzeko, ahozko harremanetan eragiteko asmoz.
Mintzasarea proiektua
14 astez burutu dute proiektua, eremu euskalduneko hainbat osasun-zentrotan. Aurrez aurreko hainbat bilera egin dituzte, langile euskaldunekin zein euskara ulertzeko gai direnekin. Euskaldunak ez direnekin ere egin dituzte sentsibilizazio bilerak, hizkuntzak zerbitzuaren kalitatean duen eraginaren kontzientzia izan dezaten.
Parte hartu duten langileek proiektuaren balorazio positiboa egin dute, erabilgarria iruditu baitzaie euskararen erabilera sustatzeko, pazienteekin zein langileen arteko harremanetan. Gaineratu dute ez dutela esfortzu handirik egin behar izan hizkuntza ohitura aldatzeko.
Dinamika habian jarri baino lehen, euskaldunen %53k erabiltzen zuen euskara. Lehen ebaluazioa esperientzia bukatu eta berehala egin zuten eta, orduan, %72ak erabiltzen zuen euskara. Hori bai, geroago berriz ere jaitsi da datua, %66ra.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)
Adidas retira a la modelo Bella Hadid de una campaña por su apoyo a Palestina
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)