Bidasoa Irunek 30-32 galdu du larunbat honetan, Artalekun, bigarren sailkatua den Granollersen aurka, eta bien arteko aldea sei puntura handitu egin da. Katalanek pista honekin zuten maldizioarekin amaitu dute. Izan ere, 2013-14 denboralditik ez baitzuten irabazten.
Etxekoek ondo mantendu diote aurkari, atsedenaldira gol batengatik atzetik iritsiz (16-17), eta bigarren zatian 20na ere berdinduta joan dira. Jacobo Cuetarak 5:1eko defentsa jarri du, baina kanpokoek –Antonio Garciaren gidaritzapean, 7 gol sartuta– beste martxa bat ipini eta garaipena eskuratu dute.
Gurutz Aginagalde, berriro presidente
Gurutz Aginagalde Akizu buru duen hautagaitza aukeratu dute C.D. Bidasoako bazkideek gaur bertan Artalekun egin den Ezohiko Batzarrean, datozen lau urteetan C.D. Bidasoako lehendakaria izateko. 55 bazkide bertan zirelarik –klubak 1.500 inguru ditu–, beste hautagaitzarik ez da aurkeztu. Honenbestez, Aginagalderen lan-taldeak gidatuko du kluba, atezain ohiaren bigarren agintaldia izanik.
PARTIDAKO FITXA:
30 - Bidasoa Irun: Jakub (Medhi), Zabala (2), Asier Nieto (3), Azkue (6), Mitic (5), Cavero (6, 3 pen.), Aginagalde, Ugarte (1), Matheus Da Silva (1), Tesoriere, Dariel Garcia (2), Furundarena, Gorka Nieto (3) eta Julen Mujika (1).
32 - Granollers: Rangel (Marc Guardia), Sergi Franco (3), Valera (6), Antonio Garcia (7), Faruk (5), Rey (3), Amigo, Salinas (2), Gurri (3), Guillerme, Adria Martinez (2), David Roca (1), Castillo eta Romero.
Markagailua bost minuturo: 4-3, 6-5, 9-8, 11-12, 13-14, 16-17 (atsedenaldia), 18-19, 21-22, 23-25, 26-27, 26-28 eta 30-32 (amaiera).
Epaileak: Friera eta Rosado. Bi minutu kaleratu dituzte Da Silva, Dariel (2), Tesoriere, Faruk eta Oriol Rey (2).
Gertakariak: 1.500 zale Artalekun.