CONTENIDO PATROCINADO

Aukeraberri, langabetuak berriro lan-merkatuan sartzen laguntzeko Lanbideren programa

Aukeraberri Euskadiko enpresetan birkualifikatzeko eta birkokatzeko Lanbidek bultzatu duen programa da, zailtasunak dituzten sektoreetatik datozen langabetuei zuzenduta eta Elkarrizketa Sozialeko Mahaian adostua.

Enplegua bilatzeko orientazioa eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen du Aukeraberri programak.
Enplegua bilatzeko orientazioa eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen du Aukeraberri programak. (NAIZ)

Langabetuak berriro lan-merkaturatzeko laguntza-prozesua

Aukeraberri programak helburu du zailtasunak dituzten sektoreetatik datozen langabetuak berriro  lan-merkatura sartzea.

Pertsonen eskura jartzen dituen zerbitzuak:
• Enplegua bilatzeko orientazioa eta laguntza pertsonalizatua.
• Pertsonen ezaugarrietara eta lan-merkatuaren beharretara egokitutako prestakuntza.
• Autoenpleguari eta ekintzailetzari buruzko informazioa eta aholkuak.
• Beste enpresa, sektore edo lanpostu batzuetan lan egiteko pasabideak identifikatzea.

Langabetua zara eta programan parte hartu nahi duzu?
Programan parte har dezaketen pertsonak honako jarduera-sektore hauetako enpresak kaleratu dituzte: metalgintza; metal-produktuen eta bestelako garraio-materialen fabrikazioa, batez ere aeronautika, manufaktura-industria; handizkako eta txikizkako merkataritza; ostalaritza; finantza- eta aseguru-jarduerak eta bidaia-agentziak.

Lanbiden izena emateko eskabidea egin ezazu webgunearen bidez: https://www.lanbide.euskadi.eus/helburua/-/aukeraberri1/


Enpresentzako enplegu- eta prestakuntza-beharretarako irtenbideak

Aukeraberri programak helburu du enpresei ematea beraien beharretara egokitzen diren profesional gaituak.

Lanbideko prospekzio-taldeak enpresei laguntzen die:
• Enpresetan enplegu-aukerak identifikatzen dituzte.
• Enplegu- eta prestakuntza-beharrak aztertzen dituzte.
• Enpresen beharretara egokitutako pertsonak aukeratzen dituzte.
• Prestakuntza- eta birkualifikazio-aukerak diseinatu eta garatzen dituzte.
• Praktika profesionalak egiteko pertsona egokiak ematen dituzte.
• Kontratazioaren aurreko laguntza eta pizgarriei buruzko informazioa ematen dute.

Enpresa bat zara eta programa ezagutu nahi duzu?

Idatzi helbide elektroniko hauetara zure probintziaren arabera eta prospekzio-taldeak zurekin harremanetan jarriko da:

arabarecoloca@lanbide.eus

bizkaiarecoloca@lanbide.eus

gipuzkoarecoloca@lanbide.eus