![Berangoko auzipetuen aldeko agerraldia Berangon.](/media/asset_publics/resources/000/951/552/article_main_landscape/berango.jpg)
Dozenaka lagunek parte hartu dute Ibai Aginagaren ongietorrian parte hartzeagatik auzipetuak izan diren 15 lagunei sostengua adierazteko eta haiek askatzea eskatzeko agerraldian asteburu honetan. Aste honetan jaso dute Auzitegi Nazionalaren zitazioa, eta abuztuaren 22an beste hiru pertsona joan behar izan ziren salbuespen epaitegira arrazoi berberagatik.
Sumario honen nondik norakoak «norbanakoen aurkako eraso judizial bat baino askoz ere urrunago» doazela adierazi dute auzipetuek: «Ertzaintzaren, polizia nazional espainolaren eta guardia zibilaren txostenetan militantzia eta antolakunde politiko ezberdinen jazarpena antzematen da. Jarraipena eta antolakunde politikoen gaineko kontrola agerian gelditzen dira aipatutako txostenetan, eta hauek legez kanpo usteko makro sumario baten sorreraren aztarnak ere».
Horrenbestez, oinarrizko eskubideak jokoan daudela gogorarazi dute, «hala hola, biltzeko, antolatzeko, adierazpenerako eta mobilizatzeko eskubideak, hots, militantzia politikoa gauzatzekoak, alegia».
«Horregatik, bai auzipetuok, bai hemen batu garenok askatasun politikoen defentsan egin behar dugu eta deia luzatzen diegu amnistiaren alde dauden pertsona, errepresaliatuen aldeko talde, mugimendu anti-errepresibo zein eragile politiko guztiei, Espainiar eta Frantziar estatuen errepresioari aurre egingo dion lanabesa martxan jartzeko», aldarrikatu dute Berangon egindako agerraldian.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Lobo_mikel_lejarza](/media/asset_publics/resources/000/520/878/article_thumb_horizontal/LOBO_Mikel_Lejarza.jpg)
Epaitegira iritsi da Josu Mujikaren kasua: ‘El Lobo’ poliziaren aurkako kereila aurkeztu dute
![Lab](/media/asset_publics/resources/001/139/607/article_thumb_horizontal/LAB.jpg)