Olentzero Lesakako herrian, goizean egindako herri bueltan.
Olentzero Lesakako herrian, goizean egindako herri bueltan. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Haurrak kantari, Lesakan, Olentzeroren etorrera ospatzeko.
Haurrak kantari, Lesakan, Olentzeroren etorrera ospatzeko. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Maider Ardanaz eta Maite Ruiz de Larramendi pilotariek zapia jarri diote Olentzerori. Maya alkateak ere harrera egin dio.
Maider Ardanaz eta Maite Ruiz de Larramendi pilotariek zapia jarri diote Olentzerori. Maya alkateak ere harrera egin dio. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Olentzero eta Mari Domingiri harrera egiteko dantzariak ere izan dira Iruñean.
Olentzerori harrera egiteko dantzariak ere izan dira Iruñean. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Haur eta helduak, ikusminez Iruñean, Olentzero noiz iritsiko ote den zain.
Haur eta helduak, ikusminez Iruñean, Olentzero noiz iritsiko ote den zain. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Animaliak ere izan dira Olentzeroren kalejiran.
Animaliak ere izan dira Olentzeroren Iruñeko kalejiran. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Olentzero eta Mari Domingi, Donostian
Olentzero eta Mari Domingi, Donostian (Jon URBE | FOKU)
Irrifarrak nagusi Donostian, Olentzerori eta Mari Domingiri eginiko harreran.
Irrifarrak nagusi Donostian, Olentzerori eta Mari Domingiri eginiko harreran. (Jon URBE | FOKU)
Olentzero Hernanin
Olentzero Hernanin (Jon URBE | FOKU)
NAIZ

Olentzero eta Mari Domingi Euskal Herrian izan dira, opariak banatzen

Olentzerok eta Mari Domingik Euskal Herriko hiri eta herri ezberdinak bisitatu zituzten larunbat honetan. Etxeetan jarrita dauden pinuen azpian utzi dituzte opariak.

Olentzero eta Mari Domingi Euskal Herrira heldu dira aste honetan. Azken egunetan herri ezberdinak bisitatu dituzte, eta ostiralean Bilbon izan ziren. Milaka umek, eta haien familiek, harrera beroa egin zieten kaleetan, eta larunbat honetan beraiekin hitz egiteko aukera izan dute.

Atzokoa egun luzea izan zen Olentzero eta Mari Domingirentzat. Izan ere, ikazkina Bilbotik Lesakara joan zen goizean, eta arratsaldean Euskal Herriko hamaika txoko bisitatuko zituen.

Gasteizen desfilea 18.00etan hasi zen. Judimendiko Joaldunen ondotik esnezaleak, ikazkinak, egurgileak, artzainak eta dantzariak izan ziren.

Donostian Ijentea kaletik atera zen desfilea, ordu berdintsuan, eta hiriguneko kaleak zeharkatuko zituen. Aurten, Olentzerok eta Mari Domingik desfile ikusgarri bat ekarri zuen, pertsonaia mitologikoz eta Gabonetako elementuz betea.

Arratsaldez egin zen ere Iruñeko desfilea. Iturralde Suit kaletik atera zen, eta bertan amaitu zen Alde Zaharreko eta hiriko erdiguneko kale eta plaza nagusiak zeharkatu ondoren. Kalejiran eraman zituzten animaliek eman zioten ikusgarritasuna ekitaldiari.

Maider Ardanaz y Maite Ruiz de Larramendi pilotariak jarri zioten zapia Olentzeori plazan. Maya alkatea izan zen bertan.

Gauean etxe guztiak bisitatuko zituzten Olentzerok eta Mari Domingik, eskatutako opariak uzteko.