Urduñako bizilagunei zuzendutako Gabonetako gutunean Iker Santocildes EAJko alkategaiak bere burua aurkezten du, «Urduña merezi duen lekuan jartzeko» asmoa duela esanez. Bukaerara aldera, baina, «Urduñaren alde larrua joko» duela dio.
Gaztelaniazko itzulpen oker bat dela pentsa daiteke (beste zenbait aipamenetan itzultzaile automatiko baten erabilera antzematen da), baina Twitterren zeresan handia eman du eta txiste askori bide eman die.
Horrela bai, gora JELfuckers #larruajo pic.twitter.com/a8Z2vh8y6S
— MIKEL BENGOETXEA (@mikel_bengo) December 26, 2022
Beste batzuek Urduñako herritarrak zoriondu dituzte.
Agur EHan larrua jotzen ez dugularen mitoarekin. Besarkada bat eta nire zorionik beroenak Urduñako lagunei. Nonbaitetik hasi behar dugu mitoarekin bukatzen. https://t.co/U3ZMZkezDo
— Maxi ValenZia GarZia( sho-sho) (@Maxivalen19) December 27, 2022
Zorionekoak zuek, urduñatarrok!
— Juan Carlos Cantera (@jonkar64) December 26, 2022
Ikerren bizilagunekiko sentitzen duen maitasuna ezin baita zuzena eta haragizkoagoa! Honek apenas hautatu eta minutura Cuencara begira jarri nahi zaituzte!
Alkategai oso gaztea da bere burua aurkezten duena, 27 urte baino ez ditu, abendu honetan bertan beteta. Aho batez hautatu berri dute bere alderdikideek alkatea izaten saiatzeko. Administrazio eta Finantzetako goi-mailako gradua egin zuen; ondoren, EHUko Sarrikoko fakultatean Fiskalitatean eta Administrazio Publikoan graduatu zen, eta gaur egun gestoria batean egiten du lan, hipoteka-kudeatzaile gisa.
Santocildesenaren harira, EiTBren «akats» bat ere ekarri dute gogora, nahiz eta azkenean hura «fake» bat izan zen.
Urduñako zezen-plazan jarriko diote txortodromoa pic.twitter.com/zx6V8MEjty
— Julen Gabiria (@gabiriakopa) December 27, 2022
Kasu honetan, baina, NAIZek baieztatu ahal izan du horixe izan dela etxerik etxe banatu den eskuorria.