CONTENIDO PATROCINADO

Lanbidek prestakuntza-eskaintza zabala egiten du langabeak lan-munduan txertatzea errazteko

2022-24 ekitaldietarako prestakuntza-eskaintzaren helburua Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak antzemandako beharrei erantzutea da, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei lehentasuna emanez. Prestakuntza-ekintzak doakoak dira ikasleentzat eta Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak diruz lagunduta daude.

Prestakuntza-eskaintzak langileen enplegagarritasuna hobetzen lagundu nahi du.
Prestakuntza-eskaintzak langileen enplegagarritasuna hobetzen lagundu nahi du. (NAIZ)

Enplegurako Lanbide Heziketa tresna bat da, modu erabakigarri batean, lan-merkatuan txertatzen eta langileen enplegagarritasuna hobetzen laguntzen duena. Testuinguru horretan, prestakuntza-ekintzek  aukera ematen diete Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei prestakuntza-eskaintza zabala eduki dezaten, enplegagarritasuna modu eraginkorrean hobetzen laguntzeko.

Egindako prestakuntza egiaztagarria da. Eta eskuratutako konpetentziak dagozkion konpetentzia-unitateen bidez eta, hala badagokio, profesionaltasun-ziurtagiriaren bidez erregistratu eta egiaztatzen dira. 



Prestakuntzaren hartzaileak



Honako hauek hartu dezakete parte:



- Enplegu-eskatzaileek (eta DSBEa jasotzen dutenek); baldin eta Lanbideko  orientazio-zerbitzuek prestakuntza-ekintza bat preskribatu badiete beren prestakuntza-ibilbidearen barruan.



- Nire Lanbidenet bidez ikastaro batean izena eman duten enplegu-eskatzaileek, beren prestakuntza-kontuko prestakuntza-aholkularitzaren bidez.



- Lanbidek  deitutako enplegu-eskatzaileek, prestakuntza- edo ebaluazio-prozesu baten ondoren preskribatutako prestakuntza egiteko (lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren esparruan).



- Lanbidek deitutako enplegu-eskatzaileek, gainerako prestakuntza-moduluez osatutako prestakuntza-ekintza bat egiteko, lan-merkatuan eskaria duen profesionaltasun-ziurtagiri baten egiaztapena osatze aldera.



- Lanbiden  izena eman ez duten landunek; baldin eta  eskaera modu presentzialean egin badute Lanbideren bulego-sarean  edo erakundearen  web-orriaren bidez (www.lanbide.euskadi.eus). Aipatu Web orrian honako jakinaraziko da:  prestakuntza-ekintzak,  izena emateko epea,  eskatzaileek bete beharreko baldintzak  baita prestakuntza-ekintza bakoitzaren deskribapena eta ezaugarriak ere.



Behar denean, hautatu aurreko proba bat ere sartuko da (zertarako eta ziurtatzeko, batetik, ekintzaren aprobetxamendua, eta, bestetik, ea eskatzaileak baduen ekintzaren helburuak lortzeko ezinbesteko aurretiazko ezagutza).



Parte hartzaile langabetuek, askoz jota, eguneko 8 orduko prestakuntza jasoko dute edo asteko 40 ordu. Kopuru horrek barne hartzen ditu lantokiko prestakuntza praktikoko moduluaren orduak (hala dagokionean).



Lanekoak ez diren praktika profesionalak

Praktikak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan egingo dira, behar bezala justifikatutako arrazoiak daudenean izan ezik.

Lanekoak ez diren praktikak egiteko, akordio bat sinatuko da enpresaren eta prestakuntza-erakundearen artean. Akordioa praktikak egiten dituen pertsonari jakinaraziko zaio. Halaber, akordioak honakoak jasoko ditu: praktiken edukia, iraupena, egiteko lekua eta ordutegia. Gainera bertan deskribatuko da nolakoa den  jarraipena eta ebaluazioa egiteko tutoretza-sistema.



2022-2024 prestakuntza-eskaintzaren lanbide-arloak



- Administrazioa eta kudeaketa


- Merkataritza eta marketina


- Elektrizitatea eta elektronika
- Eraikuntza – Energia eta ura – Eraikuntza eta obra zibila – Erauzketa-industriak – Zurgintza, altzarigintza eta kortxogintza


- Fabrikazio mekanikoa


- Ostalaritza eta turismoa – Elikagaien industria


- Informatika eta komunikazioak


- Instalazioa eta mantentze-lanak


- Segurtasuna eta ingurumena


- Gizarte- eta kultura-zerbitzuak


- Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak


- Gorputz- eta kirol-ekintzak

- Nekazaritza 


- Arte grafikoak 


- Irudi pertsonala 


- Irudia eta soinua


- Kimika 


- Osasungintza 


- Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza

Ikastaroen bilatzailea:
https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/FR_BUSQUEDA_CURSOS?LG=E&ML=FORMEN1