Mikel Irastorza Artola heldu den ostegunean, urtarrilaren 5ean, auzipetuko dute Parisen, «gaizkile talde bateko kide» izatea leporatuta.
2016ko azaroaren 5ean Azkainen atzeman zuen Irastorza frantziar Poliziak.
Hain zuzen, herri horretan bizi da azken bost urteak kontrol judizialpean eman dituen donostiarra.
Epaiketaren egunean, ‘Epaiketarik ez. Mikel gurekin. Konponbidea orain’ lelopean elkarretaratzea deitu dute Azkaingo plazan. Mobilizazioa 19.00etan hasiko da.
Duela sei urte igaro zen polizia operazioan Mikel Irastorzarekin batera Xabier Arin eta Denise Elizagoyen ere hartu zituzten atxilo, haien Azkaingo etxean baitzen donostiarra.
Izan ere, Parisen iraganen den auzian euskal preso ohia auzipetuko dute soilik, Arin eta Elizagoyen auzitik kanpo uztea deliberatu baitu instrukzio epaileak.
2017ko abuztuaren 7an auzia noiz egingo zioten zain baldintzapeko askatasunean atera zen Irastorza.
Hainbat berme bete izan behar ditu geroztik. Hala, eskumutur elektronikoa eraman behar izan du era berean frantziar Estatuko lurraldetik ateratzeko debekua jaso zuen preso ohiak.
Prozedura judiziala
Ohiko mezuari jarraikiz, 2016ko azaroaren 5ean, espainiar Barne ministroak berehala adierazi zuen polizia operazioa «kolpe gogorra» izan zela ETArentzat.
Polizia-iturriek behin eta berriz aipatu zuten Mikel Irastorza buruzagi nagusia zela eta «aparatu logistiko militarraren» buru gisara aurkeztu zuten.
Aldiz, Parisen zabalduriko prozedura judizialean ez da gisa horretako akusaziorik agertzen.
Testuinguruari so eginez, nabarmendu behar da Azkainen izandako polizia operazio hartatik hilabete ingurura gertatu zela Luhuson jendarte zibileko hainbat kide esanguratsuen atxiloketa ere.
Operazio horrekin ETAren armagabetzea zapuztu nahi izan bazen ere, 2017ko apirilaren 8an Baionan gauzatu zuen armagabetzea jendarte zibilak nazioarteko begiraleekin batera.
Ostegunean Parisen igarotzeko den epaiketa azken hamarkadan euskal gizartearen engaiamenduari esker jorraturiko aro aldaketaren aurka doala salatuko dute, ostegunean, Azkainen.
Irastorzak lau urte baino gehiago daramatza ‘Mediabask’ hedabide taldean lanean, zehazki Kazeta.eus atarian jarduten du.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)