![Aburtok San Frantzisko auzoa bisitatu du.](/media/asset_publics/resources/000/966/230/article_main_landscape/Aburto-Azet.jpeg)
Alde Zaharra, Atxuri eta Bilbo Zaharreko hainbat kolektibok auzo hauetan «sistematikoki» ematen diren kaleratze ilegalen aurkako kanpaina amankomunaren aurkezpena egin dute larunbat honetan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ‘Plan Zubirik 2025’ aurkezteko egin duen bisita baliatuz.
‘Zeuena biolentzia, geure auzodefentsa!’ lelopean, dozenaka pertsona bildu dira Bruno Mauricio Zabala kalean ‘Plan Zubirik 2025’ errefusatzeko eta ‘Desalojo ilegalei ez’ kanpaina ere aurkezteko. «Auzo hau kontraesanez josita dago. Muturreko pobrezia eta interes kapitalista handiek topo egiten dute, eta etxe hutsen okupazioa biziraupenerako tresna da etxerik gabeko ehunkada bizilagunentzat, horietako asko migratzaileak eta arrazializatuak», zabaldu du AZET Etxebizitza Sindikatuak komunikatu baten bidez.
Hala, salatu dute «nola bilakatu diren eguneroko errealitatea desalojo ilegalak», hain zuzen ere «gazte migratzaileak indarkeriaz desalojatzeko, Udaltzaingoak ilegalki eta agindu judizialik gabe egiten dituen esku-hartzeak eguneroko ogi bilakatu dira auzo honetan».
Sindikatuko kideek Bilboko Udalari leporatu diote «salbuespenezko legeren bat» erabiltzea gazte migratzaileek gauzatutako okupazioetan; «eskubide juridiko eta giza eskubide oro indargabetzen duen idatzi gabeko arau bat, Udaltzaingoari matoi koadrila bat bezala jardutea ahalbidetzen diona».
Beste alde batetik, ‘Desalojo ilegalei ez’ kanpaina ere aurkeztu dute. «Etxe hutsez beteriko auzo honetan ehunka auzokidek ez du etxerik, edo etxea galtzeko arriskuan daude. Bitartean, Udaltzaingoak nahieran jardun dezakeela sentitzen du, Bilboko Udala bizkarrak zaintzen duela jakiteak ematen dion inpunitatearen jakitun; eta hala, legez kanpo eta indarkeriaz gauzatutako desalojoak egunerokotasun berria bilakatzen ari dira», kritikatu dute.
Azkenean, ohartarazi dute ez dutela «halakorik» onartuko, eta etxebizitzak defendatzeko antolakuntzara gonbidatu dituzte auzokide guztiak. «Espekulazioaren aurrean ezin dugu zentimetro bakarra ere galdu. Ezin dugu onartu jenderik gabeko etxeak eta etxerik gabeko jendea dituen auzoa», azaldu dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)