![Lore eskaintza egin dute eguerdian.](/media/asset_publics/resources/000/967/907/article_main_landscape/aldana.jpg)
Alonsotegiko Udalak elkarretaratzea eta lore eskaintza egin ditu ostiral honetan Aldana tabernako atentatua gogoratzen duen Carlos Baudilio eta Aritz Muguerza artistek egindako muralaren aurrean. Horrela, 43. urteurrena aprobetxatuz, biktimak omendu ditu.
1980ko urtarrilaren 20an, bonba batek eztanda egin zuen Aldana tabernaren sarreran. Horrek lokala suntsitu zuen eta Manuel Santacoloma, Liborio Arana eta Mari Paz Ariño eta Pacífico Fica senar-emazteak hil zituen. Hildakoez gain, hamar bat pertsona ere zauritu ziren. GAEk (Espainiako Talde Armatuak) bere gain hartu zuen atentatua, eta gaur arte ez dute inor auzipetu gertakari horiengatik.
«Atentatuaren ostean, ez zen inoiz ikertu espainiar Estatuak zer harreman izan zezakeen Espainiako Talde Armatuak (GAE) talde ultraeskuindarrarekin. Gertaera hau 80ko hamarkadan Euskadin gertatu zen gerra zikinaren barruan kokatzen da. Horrela, atentatua ikertu gabe geratu zen, eta egileak ez zituzten inoiz identifikatu. Senideek eta bizilagunek gerra zikinaren ekintza horren erantzukizunak argitzeko eskatzen jarraitzen dute», gogoratu du Alonsotegiko Udalak ohar baten bitartez.
Horretaz gain, Alonsotegiko EH Bilduk ekitaldia eta lore-eskaintza propioa egin du 19.30ean leku beran. «Estatu espainoleko guda zikinak lau pertsona hil zituen eta, 43 urte geroago, erailketak zigorgabe mantentzen dira eta Estatuak gertakari horietan duen erantzukizuna aitortu gabe», esan du koalizio subiranistak.
Ildo horretan, EH Bilduk adierazpen instituzionala aurkeztu zuen, besteak beste, Alonsotegiko Udalak espainiar Estatuari eragindako kaltea aitortzeko eta erantzukizuna bere gain hartzeko exijitzen zuena. Baina Asier Intxaustik salatu duenez, adierazpena errefusatua izan da, EAJ eta PSEen botoekin.
#alonsotegi#gerrazikina#atentadobarAldana
— Asier Intxausti (@asier_intx) January 19, 2023
Un año más el veto de PNV-PSOE impide una declaración institucional que exija al Estado español a reconocer el daño causado y asumir su responsabilidad en el atentado al Bar Aldana en Alonsotegi.
4.punto de la declaración rechazado.. 👇 pic.twitter.com/igHieT8WK7
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)