2023ko uztailaren 1ean, Bilbok hartuko du Tourreko hasiera, «Le Grand Départ Pays Basque 2023» delakoa, eta lekukoa Çzornotzari emango dio, hirugarren jardunaldian Bizkaiak agur esango baitio tropelari Baionara bidean. Euskal erakundeek Tourreko egun horiek prestatzen jarraitzen dute. Hala, «L’Etape Bilbao by Tour de France» delakoaren berri eman dute ostegun hontan Bilbon. Berau ekainaren 11an izango den martxa zikloturista bere bat izan go da, zeinetan txirrinduzaleek Tourreko Bilboko etapako ibilbidea egiteko parada izango duten.
«Asteburuetan errepidera ateratzen diten txirrinduzaleentzat ametsa da telebistan ikusten duen ibilbide bera egitea. Hauek aurpegia ikusten diete profesionalei, sufrimendua, baina ez dakite egiazx zer sentitzen ari diren. Orain sentitu ahal izango dute, eta konparatu ahal izango dute, 15 egun lehenago biziko baitute telebistan ikusiko dutena. Orduan jakingo dute nolakoa den sufrimendu hori», adierazi du Thierry Gouvenouk, txirrindulari ohi eta egun Tourreko lasterketa zuzendaria denak. Joseba Beloki txirrindulari ohia eta Ziortza Villa ultrafondista izan dira Gouvenourekin batera aurkezpenean.
«Zikloturista orok bere idoloak imitatu nahi ditu eta orain egin ahal izango dute. Euskadin zikloturista asko dago, beraz, egun bikaina izango da», gaineratu du Joseba Belokik.
Ekainaren 11ko martxarako izen-emate epea zabalik dago dagoeneko, datorren astelehenera arte 65 euroko prezio murriztuarekin gainera –maiatzaren 11ko gauerdira arte 70 eurotan izango da izen-ematea eta ekainaren 4ko gauerdira arte, berriz, 75 eurotan–. Bestalde, Aitor V. Morell zikloturisten ibilaldiko koordinatzaileak jakinarazi duenez, martxa honetan Tourreko aurreneko etapako 185 kilometro berberak izango dira. Hau da, irteera San Mamesen izango da eta helmuga Begoñan eta tartean, San Juan Gaztelugatxe, Morga, El Vivero eta Pike igoko dituzte.
Nolanahi, 185 kilometroko probaz gain –«The Official»– beste bi ibilbide «leunago» ere egongo dira izena eman nahi dutenen eskura: 157 kilometro eta 2.800 metroko desnibel metatua duen ibilbide «ertaina» –«The Medium»– eta 124 kilometro eta 2.300 metroko desnibel metatua duen ibilbide «leunena» –THe Lite»–.