Giro bikaina Bilboko konpartsen kalejiran.
Giro bikaina Bilboko konpartsen kalejiran. (Marisol RAMIREZ | FOKU)
Bilbon, jai-giroa da nagusi goizetik.
Bilbon, jai-giroa da nagusi goizetik. (Marisol RAMIREZ | FOKU)
Jendea mozorrotuta Bilboko erdigunean.
Jendea mozorrotuta Bilboko erdigunean. (Marisol RAMIREZ | FOKU)
Inauterietarako gogoak nabariak dira.
Inauterietarako gogoak nabariak dira. (Marisol RAMIREZ | FOKU)
Iraganeko borrokak gogoan.
Iraganeko borrokak gogoan. (Marisol RAMIREZ | FOKU)
Elkartasun mezua Bilboko kalejiran.
Elkartasun mezua Bilboko kalejiran. (Marisol RAMIREZ | FOKU)
Belaunaldi ezberdinak Bilbon.
Belaunaldi ezberdinak Bilbon. (Marisol RAMIREZ | FOKU)
EAJ kideak mozorrotu dira ere.
EAJ kideak mozorrotu dira ere. (Marisol RAMIREZ | FOKU)
Gasteizen milaka lagunek parte hartu dute gaurko kalejiran.
Gasteizen milaka lagunek parte hartu dute gaurko kalejiran. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Jendetza Gasteizen.
Jendetza Gasteizen. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Adin guztietako jendea Zaramagan.
Adin guztietako jendea Zaramagan. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Giroa Gasteizen.
Giroa Gasteizen. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
NAIZ

Inauterien distirapean dago jada Euskal Herria, Tolosaren urratsak jarraituz

Urte bi asko da kezkarik gabeko inauteririk gabe egoteko eta kalean nabaritu da. Tolosan eztanda egin zuen jaiak ostegunean, eta larunbat honetan magia Euskal Herriko txoko guztietara heldu da, mozorro, barre eta musika artean.

Pandemiaren azken bi urteek utzi dituzten inauterietarako gogo handiek eta larunbat eguzkitsu batek kolorez eta jendez bete dituzte Euskal Herriko kaleak azken orduetan. Tolosak ostegunean zabaldu zizkion ateak jaiari, eta giroa zirrikitu guztietatik sartu da hiri eta herrietan formatu ezberdinetako proposamenekin: kalejirak, jolasak, erromeriak... Jai asko dago Euskal Herrian, baina inauteriek distira berezi bat dute.

Jai-giro berezi hori goizean goizetik sumatu ahal izan da Bilbon, aratusteen egun handian. Garraio publikoan inoiz aurkituko ez liratekeen pertsonaiak, animaliak eta mota guztietako tramankuluak ikusi ahal izan dira. Musika ere elementu zentral bat izaten ari da, eszenatokian eta formatu ugariko bozgorailu mugikorretan.

Kalejiran sartu aurretik koreografien azken entsegu ugari ere ikusi ahal izan dira inguruko kaleetan, eta Jai Batzorde Mistoak etorbide Nagusiaren inguruan antolatutako jaigunean, Gargantua, erraldoiak eta buruhandiak aurkitu dituzte haurrek. Swing tailerra, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren dantzek, Bizkaiko gaiteroek eta ‘Gure lurreko merkatua’ bezalako ekitaldiek jantzi dute jaia.

Eguneko plater nagusia, halere, kalejira eta mozorro lehiaketa dira. Kalejira nagusiak zirku kalejirari eman dio lekukoa Areatzan, ondoren sarien banaketa egin da. Bihar, torrada eta indaba lehiaketak ospatuko dituzte leku berdinean.

Diskofestak, elektrotxarangak, konpartsak...

Diskofesten eta elektrotxarangen egun handia da gaurkoa hainbat herritan, baita mozorro kalejira ikusgarriena ere. Gasteizen, Inauterietako Konpartsen Desfilea hiriguneko kaleak hartuko ditu, eta Donostian, konpartsek ibilbide ezberdinak egingo dituzte hirian zehar.

Herrietan inauteriek forma ezberdinak hartzen dituzte egunotan, baina mozorro lehiaketa eta kalejirak dira ohikoenak. Basaurin, adibidez, ‘Karnabas’ izena dute aratusteek, eta hitzordu handi bat dute gaur, parte hartze handi bat izaten ohi duen kalejiran; Azkoitian, dantzaldia dute arratsaldean, eta Barakaldon, Inauterietako XXXIV. Desfilea ospatzen dute.

Ostiral Mehea eta Zaldunita Bezpera ez dira berez mozorroa janzteko egunak Tolosan, baina jaia tarte luze batez geratzeko etorri da, eta hainbat kalejira, danborrada eta txaranga ibili dira herriko kaleetan zehar, inauterietako magia asteartera arte iraunaraziz.