![Ekimenaren kartela.](/media/asset_publics/resources/000/977/081/article_main_landscape/Bidaiariak-zinera.jpg)
EZAEk, Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak, euskal zineari babesa ematea helburu duen ‘Bidaiariak zinera!’ kanpaina abiarazi du. Ekimena EZAEren eta Zineuskadiren arteko lankidetzari eta Jaurlaritzaren finantzaketari esker sortu da, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 79 aretotan jarriko da martxan. Horri esker, bi euroko deskontua izango dute ikusleek zinemako sarreraren prezioan, euskal estreinaldiez gozatzeko.
Euskal eta europar filmen sustapenera bideratuta dago ekimen hau, eta milaka ikusle erakarri ditu 2015ean abian jarri zenetik. Hala, hamabostero euskal ekoizpen bat sartuko da kanpainan, eta aukerarik egongo ez balitz, film europar bat.
Promozio honetan sartuko den lehenengo filma ‘Irati’ izango da, eta datozen hilabeteetan beste euskal izenburu batzuk izango ditu protagonista, besteak beste, ‘Los caballos mueren al amanecer’, ‘My way out’, ‘20.000 especies de abejas’, ‘A los libros y las mujeres canto’ eta ‘Tetuán’. Behin betiko egutegia aurrerago osatuko da, hainbat euskal filmen estreinaldi-datak zehaztearekin batera.
Parte hartuko duten zinemak
EZAEko zortzi bazkidek (20 zinema eta 79 areto Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban) bat egin dute kanpainarekin. Zehazki, ekimenean parte hartuko dute SADE taldeak Donostian dituen hiru zinemek: Principe, Antiguo Berri eta Trueba; Areto taldearen Durangoko Gran Cinema Zugaza, Muskizeko Meatzari aretoa, Getxo Zinemak, Bermeoko Nestor Basterretxea eta Mungiako Olalde; Bilboko Golem Alhóndiga eta Multicines; Gasteizko Gorbeia eta Florida aretoak; Beasaingo Usurbe Antzokia; Zarauzko Modelo Aretoa; Errenteriako Niessen zinemak; baita Hirutek enpresako zinema aretoek ere: Andoaingo Bastero kulturgunea, Zumarragako Zelai Arizti, Villabonako Gurea aretoa, Oñatiko zinea eta Lazkaoko Areria zinema.
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Corsica](/media/asset_publics/resources/001/143/033/article_thumb_horizontal/corsica.jpg)
Una delegación vasca, presente en unas Ghjurnate con Kanaky de protagonista
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)