![Donibane Lohizunen ekintza egin dute gaur grebalariek, Herriko Etxeari argindarra moztuz.](/media/asset_publics/resources/000/981/296/article_main_landscape/erretretak-lohizune.jpg)
Ostegun gauerditik minutu batzuk igaro direnean bozkatu dute frantses senatariek erretreten erreformaren 7. artikulua. 345 senatarik hartu dute parte bozketan. Horietarik 201 alde agertu dira eta 115 erretiro adina bi urtez gibelatzeko proposamenaren aurka azaldu dira.
Bozketara kosta ahala kosta iristeko, Senatuaren arautegiak eskaintzen dituen hainbat neurri plantan emateko hautua egin du Gerard Larcher ganberako presidenteak. Ezkerreko taldeek eztabaida galaraztea egotzi diote, giro zeharo ozpindu batean igaro den gaueko eztabaidan.
Eliane Assassi senatari komunistak eztabaida «bahitu» izana leporatu dio Senatuko presidenteari. «Ez dugu onartuko Melenchon erara moldatzea Senatua» erantzun dio, bere aldetik, Les Republicains taldeko buru den Bruno Retailleauk.
Lehen ministroak lasaitze handia hartu du
Bozketa gertatu eta berehala Elisabeth Borne lehen ministroak Twitter sarearen bidez bere poztasuna agertu du. Erretreten erreformaren kapitulurik sinbolikoenetarikoa onartuta, eskuinak gehiengoa duen Senatuak arnasa eman dio Emmanuel Macron presidenteari.
Le Sénat vient d’adopter l’article 7 du projet pour les retraites. Je me réjouis que les débats aient permis de parvenir à ce vote.
— Élisabeth BORNE (@Elisabeth_Borne) March 8, 2023
L’examen du texte va se poursuivre. Il permettra d’examiner des propositions issues de tous les bancs pour une réforme équilibrée et juste.
Joan zen asteartean seigarren mobilizazio eguna egin zuten, sindikatuek deituta, frantses Estatuan. Orain arte izan den parte-hartze handienarekin, gainera.
Antolatzaileen arabera 3,5 milioi herritar karriketara atera ziren «erreforma ez dela bidezkoa» salatzeko. 23.000 herritar batu ziren intersindikalak Baionan deituriko martxara.
Heldu den larunbaterako mobilizatzeko deialdi berria egin dute sindikatuek, jakinik igande gauerdian amaituko dela lege egitasmoaren eztabaida Senatuan.
Eskuinak egitasmoa gogortzeko asmoa du
Erretreten erreformaren 7. artikulua onartzeaz gain, Macronek defendaturiko lege egitasmoa oraindik ere gehiago gogortzeko asmoa berretsi du eskuinak.
Hala, Retailleauk berak, 2. artikulua aldatzeko emendakina defendatuko du ostegun goiz honetan bertan.
Zehazki, erretreten erregimen bereziak desagerraraztea aurreikusten du aipaturiko artikuluak.
Gobernuak RATP bezalako enpresetan indarrean dagoen erregimen berezia etorkizunean helduko diren langile berriei baizik ez ukatzea aurreikusten du. Eskuinak, ordea, egungo langileei ere erretreta erregimen berezia kentzeko erabakia aplikatzea proposatuko du.
Erretreten erreformaren egitasmoa hogei puntuz osaturik badago ere, Gobernuaren itxaropena da, gaurko behin behineko garaipenaren ondotik, iganderako Senatua testua bere osotasunean bozkatzeko gai izango dela.
Ondotik diputatuz eta senatariz osaturiko batzordeak behin betiko testua lantzeari ekingo lioke eta, akordiora helduz gero, martxoaren 16an erreforma bozkatzeko aukera legoke.
Behin testua bozkatua denean, karriketan pizturik den sugarra itzaltzen joanen dela espero du frantses Gobernuak.
Izan ere, sindikatuen bultzadapean han hemenka blokatze eta lanuzteek jarraitzen dute. Atzo, esaterako, Baionako portua blokeatu zuten langileek.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)