![Aretxabaletako udaletxea.](/media/asset_publics/resources/000/983/458/article_main_landscape/aretxabaleta-udala.jpg)
Aretxabaletako Udalak adierazpen instituzionala onartu du bertako langile batek egindako eraso matxistaren harira. Duela bi urte baino gehiago izan ziren gertaerak, 2021eko otsailean; garai hartan udaltzainburua zenak bere lankide ziren bi emakume grabatu zituen aldageletan, laneko arropa kendu eta kalekoa janzten ari zirenean eta alderantziz. Motxila batean ezkutatutako tablet bat erabiltzen zuen horretarako. Lankideetako batek gailua aurkitu eta salaketa jarri zuten.
Bergarako Lehen Instantziako Epaitegiak, iazko urriaren 3an, zortzi hilabeteko espetxe zigorra eta 1.200 euroko isuna ezarri zizkion udaltzainari, intimitatearen aurkako delitua egotzita, Fiskaltza, akusatua eta emakumeen defentsaren arteko akordioaren baitan. Ez du kartzelara joan beharko, zigorra bi urtetik azpikoa delako, eta zigorra bi urterako etenda dago, epe horretan beste deliturik egiten ez duen bitartean.
Atzo, Aretxabaletako Udalak, aho batez, adierazpen instituzionala onartu zuen eta bertan jakinarazi zuen otsailaren 28ko osoko bilkuran erabaki zutela udaltzaina «ez dela bere lanpostura bueltatuko, ulertzen baita hori biktimekiko indarkeria instituzionala izango litzatekeela».
Udalak «gaitzespen gogorrena» azaldu du eraso matxista honengatik eta babesa adierazi die pairatu duten emakumeei eta haien ingurukoei.
«Prozesu luzea izan da, eta argi geratu da oraindik asko dagoela hobetzeko indarkeria matxistaren identifikazioan eta indarkeria matxista jasaten duten emakumeen arretan. Horregatik, Aretxabaletako Udalak konpromiso irmoa hartzen du hobetzen jarraitzeko eta berdintasunean oinarritutako herri baterantz aurrerapausoak ematen jarraitzeko, sentsibilizazioa eta erreparazioa ardatz gisa hartuta», dio adierazpenak.
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)