![Faustino Marcos Darocako espetxetik atera da. Han zituen zain senide eta lagunak.](/media/asset_publics/resources/000/989/504/article_main_landscape/faustino-marcos.jpeg)
Preso bat gutxiago dago larunbat honetan, Faustino Marcos Alvarez ‘Tino’ donostiarrak Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra amaitu baitu, Etxeratek ezagutzera eman duenez. Goizeko 10.00ak inguru berreskuratu du askatasuna; espetxe atarian zituen zain senide eta lagunak.
Faustino Marcos preso donostiarra aske geratu da 13 urteko zigorra bete ondoren. Darocako espetxetik atera berri da. Ongi etorri Tino! #batgutxiago pic.twitter.com/nQjdNvbyzP
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) April 8, 2023
Hamahiru urte eta bi hilabetez luzatu da guztira Marcosen espetxealdia, 2010eko otsailean atxilotu zutelako, Katalunia aldean, ETAko kide izatea egotzita.
Herrera de la Manchako espetxean eman du donostiarrak kartzelaldiaren zati handi bat, 2020. urtean Zaragozako Darocara lekualdatu zuten arte. Hor bete du zigorra orain arte, eta etorkizunari begira baliteke Euskalherriratua izan aurretik askatasuna berreskuratzen duen azken presoa bilakatzea. Izan ere, martxoaren 24an iragarri zuen Espainiako Espetxe Zuzendaritzak Euskal Herritik kanpo gelditzen diren bost preso ekarriko dituela, haien artean Faustino Marcos, baina lekualdatzea gauzatu gabe heldu zaio kondenaren amaiera.
Gironako Port Bou-n atxilotu zuen Polizia espainolak Faustino Marcos 2010ko otsailean, tren batean zihoanean. Zortzi urte lehenagotik haren bila zebiltzala eman zuten aditzera iturri ofizial espainolek.
Hamahiru urteko kartzelaldia amaituta, 51 urte dituela itzuli da Donostiara Faustino Marcos.
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Corsica](/media/asset_publics/resources/001/143/033/article_thumb_horizontal/corsica.jpg)
Una delegación vasca, presente en unas Ghjurnate con Kanaky de protagonista
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)