![Espero zuen akordioa erdietsi du ELAk.](/media/asset_publics/resources/000/994/440/article_main_landscape/b1df09d2-0e98-42e3-81ed-820af4e03154.jpeg)
ELA, CCOO eta UGT sindikatuek jaurreakordioa lortu dut Gipuzkoako elikagaien merkataritza eta industria sektoreko 6.000 langileentzat. Horren bidez, lau urterako (2022-2025 eperako) KPIaren adinako soldata igoera eta beste hainbat hobekuntza bermatuko dira, ELAk jakitera eman duenez.
Sindikatu horrek ohar batean aurreratu duenez, lortu diren hobekuntzen artean honako hauek daude: urteko lanaldiaren 4 orduko murrizketa (hemendik aurrera 1.727 ordukoa izango da), hilean bi larunbat libratzeko eskubidea, sektorearen partzialtasuna eteteko formula bat (adibidez, ordu osagarrien %40ko finkapena), gaueko plusa eta beste gizarte hobekuntza batzuk (jazarpen protokoloa, haurdunaldiko eta edoskitzaroko babesa...).
Akordio batera iritsi ostean, ELAk erabaki du bertan behera uztea apirilaren 29an eta maiatzaren 2an egitekoa zen greba. Nabarmendu duenez, hilabeteetan zehar izan dira langileak borrokan, baldintza hobeak lortzeko helburuarekin. ELAren iritziz, sektorearen batasunak eta asteburu honetarako aurreikusitako mobilizazioen deiak patronala mugitzea eragin dute, «feminizatutako eta historikoki prekarioa den sektore baten lan baldintzak duintzen dituen akordio bat» lortzeko.
LAB: «Langileen eskubideak saldu» dituzte
LABek, aldiz, ez du akordioa sinatu, uste duelako, «greba erregistratuta egonik», akordio hobea lor zitekeela «borrokaren bidez».
«Negoziazioan urtebete baino gehiago eman ondoren, 15 bilera egin ostean, Adegik negoziazio mahaia deitu du grebarako 24 ordu baino pixka bat gehiago falta zirenean, plantillak kikiltzeko eta gatazka kalera ateratzea saihesteko asmo argiarekin. CCOO, ELA eta UGT sindikatuek amore eman dute», salatu du ohar batean.
Sindikatu abertzalearen iritziz, hitzartutako soldata igoera «ez da nahikoa» eta lanaldia murriztea «aurrerapausoa» bada ere, urtean 2 orduko beherapena, guztira 4 ordukoa, «miseria hutsa da».
«CCOOk, ELAk eta UGTk akordio bat sinatu dute, elikagaien merkataritza eta industria sektoreko langileek eskubideak apur batzuen truke salduz», nabarmendu du.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)