NAIZ

Sakabanaketaren biktimen aitortza beharrezkotzat jo du Barañaingo Karmele Gogoan ekimenak

Sakabanaketarekin amaitzeagatik poza azaldu ondoren, politika honen biktimen aitortza ezinbestekoa dela nabarmendu dute Barañainen Karmele Gogoan ekimenak antolaturiko ekitaldian.

Karmele Solaguren gogoratzeko paraturiko oroigarrian egindako ekitaldian aldarrikatu dute sakabanaketaren biktimen aitortza ezinbestekoa dela.
Karmele Solaguren gogoratzeko paraturiko oroigarrian egindako ekitaldian aldarrikatu dute sakabanaketaren biktimen aitortza ezinbestekoa dela. (KARMELE GOGOAN EKIMENA)

Sakabanaketarekin amaitu ondoren, politika honen biktimen aitortza ezinbestekoa dela aldarrikatu dute Barañainen Karmele Gogoan ekimenak antolaturiko ekitaldian.

Dispertsioarekin amaitzearengatik poza adierazi ondoren, «hau ez dela bere kaxa iritsi, baizik eta gehiengo sozial batek bultzatu ete errealitate bihurtu duela» nabarmendu dute.

«Gizarte honetako sufrimenduaz ari garen honetan, sufrimendu guztiei buruz hitz egin behar dugu, baita giza eskubideen urraketa hori jasan duten pertsonei buruz ere», gaineratu dute.


«Ezinbestekoa ikusten dugu eragile politiko, sozial eta instituzional guztiek aitortzea politika horrek milaka pertsonari ekarri dien sufrimendua. Zehazki, ezinbestekotzat jotzen dugu giza eskubideen urraketa hau abian jarri edo babestu zuten eragile guztiek sakabanaketaren 16 biktimak aitortzea. Aitor ditzatela Rosa Amezaga, Arantza Amezaga, Pilar Arsuaga, Alfonso Isasi, Antxoni Fernandez, Jose Mari Maruri, Mari Karmen Salbide, Ruben Garate, Iñaki Saez, Asier Heriz, Argi Iturralde, Iñaki Balerdi, Sara Fernandez, Leo Esteban, Natividad Junko eta Karmele Solaguren, inoiz hartu behar ez zen erabaki politiko baten biktima gisa», aldarrikatu dute.

«Orain honelako gertaera bat berriz ez errepikatzeko bermeak jartzeko garaia da. Baita eragile sozial, politiko eta instituzional guztiek zor duten aitortza emateko unea ere. Memoriaren bidean jarraitu behar dugu. Izan ere, ahanzturaren poderioz, honelako zerbait berriz errepika daiteke», azpimarratu dute.