Iker Bizkarguenaga

Elkarrekin-Zurekin: Eusteko komeriak EAEn eta aurreikuspen hobea Nafarroan

Kanpaina garaian zabaldu diren inkestek emaitza hobeak ematen dizkiote Nafarroan Contigo Zurekin koalizioari, EAEn Elkarrekin Podemosi baino. Edo, behintzat, bilakaera hobea iragartzen dute, duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta.

Eneritz de Madariaga, Bizkaiko Ahaldun Nagusigaia, kanpaina amaierako ekitaldian.
Eneritz de Madariaga, Bizkaiko Ahaldun Nagusigaia, kanpaina amaierako ekitaldian. (Monika DEL VALLE | FOKU)

Iruñean, batez ere, orain arte ez bezala, zinegotzi bat eskuratzeko aukera aitortzen baitiote 2019an banatuta eta orain eskutik helduta iritsi den koalizio horri.

Parlamentuan, Begoña Alfaro buru duen zerrendari bi eta lau eserleku artean ematen dizkiote, nahiz eta inkesta gehienen arabera hiru eskuratuko lituzkeen. Azkenean tarte horretako koskarik altuenera heltzea lortuko balu, hiriburuan zinegotzia izanda, emaitza arrakasta gisa aurkeztu ahal izango luke Estatu mailan gainbeheran dagoen sektoreak. Kanpainaren balantzea egitean, Alfarok berak atzo adierazi zuen «ahal dugun lekuetan» gobernu aurrerakoiak gauzatzen lagunduko dutela, bai udalerrietan bai gainerako erakundeetan.

EAEn, errepikatza, arrakasta Hain zuzen, 2019an EAEko zenbait udaletan Podemos inguruko zinegotziek gobernu aurrerakoiak osatzea posible egin zuten, baina ikusteko dago horietako batzuetan hori errepikatzeko aukera izango den. Izan ere, Elkarrekin Podemosi beherako joera ematen diote ia inkesta guztiek, eta aurreko emaitzei eustea arrakasta izango litzateke. Bide horretan, azken ahalegin bat eskatu zuten atzo hautagai nagusiek Bilbon, kanpainako azken ekitaldian.