![Olarizun bertan jakinarazi dute Araba Euskaraz ‘Ekin’-en egitaraua.](/media/asset_publics/resources/001/004/847/article_main_landscape/araba_euskaraz.jpg)
Aguraingo Lautada Ikastolari «bultzada emateko» aurten ospatuko den Araba Euskaraz «elkar ezagutza sustatzeko, harremanak egiteko eta saretzeko topalekua» izan dadin nahi dute. Horretarako, kontzertuz, haurrentzako ekintzez, antzerkiz eta azokaz jositako egitaraua atondu dute.
Unai Mendizabal, Arabako Ikastolen Elkarteko lehendakariak eta Salome Martinez de Ilarduya, Lautada Ikastolako zuzendariak aurkeztu dute hilak 11n Olarizun ospatuko den Araba Euskaraz jaiaren egitaraua.
Hiru gunetan banatu dituzte Olarizuko zelaiak, ‘Mendia’, ‘Lautada’ eta ‘Erreka’. Goizeko 10.00etan ekingo diote jaiari, hasierako ekitaldiarekin, Etxaldearen parean dagoen auditorio begetalean. Ondoren hasiko dira ekintzak, arratsaldeko 17.30ak arte.
Musika, dantza eta antzerkia egun osoz
Goiza Potx eta Lotx pailazoen emanaldiak, Armentia Ikastolako arte eszenikoen ikuskizunak eta euskal dantzen topaketak girotuko dute, hiru guneetan. Bitartean, haurrentzako tailer bat eta Berriaren komiki tailerra izango dira.
Eguerdira aldera, Tor magoaren ikuskizuna, Maialen Aristegi Gazte Talent lehiaketaren irabazlearen kontzertua eta bertso saio bat izango dira, besteak beste. Bazkaltzeko ere hainbat aukera egongo dira.
Arratsaldean musika izango da nagusi Go!azenen saioarekin, aurtengo abestia egin duten Ttek! Elektrotxarangarekin, Akerbeltz erromeriarekin eta Skabidean, STR eta Kerobia taldeen kontzertuekin. Gainera, tonbola, Araba Euskaraz denda, puntu morea eta puzgarriak egun osoan zehar egongo dira.
Lautada euskalduntzen
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, «urte osoa daramagu lanean eta datorren igandean aukera paregabea dugu gure proiektu pedagogikoa ezagutarazteko, gure izaeraren berri emateko, beste esperientzia batzuekin elkarlanean aritzeko eta Agurain eta Lautada euskaldun baten alde egiten dugun lana ikusarazteko».
Euskalduntze prozesu horretan Lautada Ikastola «agente aktiboa» den heinean, beraien lana «ezin dela gure ikastolaren lau hormen barruan geratu» adierazi du Salome Martinez de Ilarduyak.
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)
Detenido un ertzaina por disparar a tres presuntos ladrones en Trebiñu y dar una versión falsa
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perseidak_naiz](/media/asset_publics/resources/001/145/029/article_thumb_horizontal/Perseidak_Naiz.jpg)
¿Cómo ver las Perseidas? La lluvia de estrellas que no te puedes perder
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)