
Apaizek seriotasuna transmititzen dute normalean, gizartean duten papera kontutan hartuta. Haiei dagokie kristauen morala zuzentzea, dagokionean, eta horregatik figura zurrunak bezala ikusten ditugu maiz. Hori dela eta, bitxia egiten da Ziburuko elizan bi elizgizonek egin duten ospakizuna.
Izan ere, 50 urtez abade egon ostean, euren ibilbidea eliztarrekin ospatu nahi zuten nolabait, zerbait berezia egin, eta musikarekin eta dantzarekin egin dute. Battitte Etxenike eta Mikel Epalza dira Dantzan.eus-ek zabaldu duen bideoko protagonistak.
Maiatzaren 13an izan zen euren «festa» txikia; Epalza pulpituan txirularekin, eta Etxenike aldarean makilarekin, erakustaldia egin zuten.
Epalza apegai prestakuntzak bukatu eta 1973an Ziburun ordenatua izan zen; itsasoan ere 9 urtez ibilia, Marinelen apaiza izan da, eta haien bizitzaren berri ematen egon da urte askotan. Etxenike 2017an iritsi zen Ziburura, aurretik, Bardozen eta Maulen aritu zen apaiz lanetan. Mende erdiko ibilbidearen urteurren borobila musikarekin eta dantzarekin ospatu nahi izan dute bi apaizek.
Battitte Etxenike eta Mikel Epalza, apaiz dantzaria eta musikaria, ikus ditzakegu Ziburuko elizako aldarean xirularekin eta makila dantzatzen. 50 urteko apaiz ibilbidearen urteurrena musikarekin eta dantzarekin ospatu nahi izan dute bi elizgizonek.https://t.co/LsfuNmSBQg pic.twitter.com/DGBo4RsguW
— dantzan (@dantzan) June 2, 2023

La línea de alta tensión de Forestalia que cruza Zaragoza, Nafarroa y Araba se da por muerta

Fíjate bien la próxima vez que te montes

Los aranceles de Trump se vuelven contra las automovilísticas de EEUU

Raimundo el Canastero no será juzgado por «delito de odio» y su caso vuelve a Lizarra
