![Euskal Herriko azken krimen matxista salatzeko mobilizazioa, Gasteizen.](/media/asset_publics/resources/001/005/100/article_main_landscape/0602_eh_mazon.jpg)
Bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Gipuzkoako Entzutegiak Irungo San Martzial eta Hondarribiko Jaizkibel mendien arteko errepidean bikotekidea hiltzen saiatu zen gizonari.
Gizonak, gainera, 18 eguneko lokalizazio iraunkorra bete beharko du, 56 egun eman beharko ditu komunitatearen aldeko lanetan eta ezin izango da biktimarengana hurbildu edo harekin komunikatu 18 urtez. Debeku hori eskumuturreko telematiko baten bidez kontrolatuko da.
Hasiera batean, Fiskaltzak hamahiru urteko kartzela zigorra eskatzen zuen hilketa saiakera batengatik eta tratu txarren eta irainen delitu desberdinengatik.
Astelehen honetan hasi da epaiketa Probintzia Auzitegiko Hirugarren Sekzioan eta, bertan, auzipetuak leporatzen zitzaizkion delituak onartu ditu. Hala, bai Ministerio Publikoak, baita biktimak egiten duen akusazio partikularrak ere, onartu egin dute gizonari dagozkion kondena eskaerak murriztea.
Hilketa saiakera 2021eko abenduaren 31n izan zen. Madrildik Irunera kotxez itzuli zen bikotekidea eta, iritsitakoan, San Martzial mendira joan ziren. Gizona «jeloskor» omen zen eta andrazkoa kotxe barrura sartu zuen indarrez, ibilgailua martxan jarri eta mehatxu egin zion: «Hiltzera goaz».
Ondoren, «abiadura handian» gidatzen ari zela, ibilbideko une batean kopilotuaren atea ireki zuen, emakumearen segurtasun uhala askatu eta, «hiltzeko asmoz» eta martxa eten gabe, «kanporantz bultzatu zuen» andrazkoa. Emakumearen hankak «airean zintzilik» geratu ziren zenbait minutuz eta kolpeak jaso zituen «atearekin eta galtzadarekin».
Jaizkibelgo tiro eremuaren inguruan, emakumeak lurrera botatzea lortu zuen. Eraso honen ondorioz, kaltetuak hainbat lesio, ekimosia eta urradurak jasan zituen.
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perseidak_naiz](/media/asset_publics/resources/001/145/029/article_thumb_horizontal/Perseidak_Naiz.jpg)
¿Cómo ver las Perseidas? La lluvia de estrellas que no te puedes perder
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)