NAIZ

Urtebete Marokon bizirauten, Europa aterabide bakarra izanik

Duela urtebete Melillako mugan dozenaka hildako utzi zituen tragediatik bizirik atera ziren askok Europara iristeko aukeraren zain jarraitzen dute. Itxaronaldian arrazakeria eta diskriminazioa jasaten dute Marokon. Baina sarrera ukatzen dien Europan bakarrik ikusten dute bizirauteko aukera.

Sudandar bat, migrante eta asilo- eskatzaileentzako zentro batean, iazko ekainaren 25ean,  2.000 pertsona Melillako muga pasatzen saiatu eta biharamunean.
Sudandar bat, migrante eta asilo- eskatzaileentzako zentro batean, iazko ekainaren 25ean, 2.000 pertsona Melillako muga pasatzen saiatu eta biharamunean. (Faddel SENA | AFP)

Europara iristea beste aukerarik ez dut ikusten familiari laguntzeko», azaldu du Ammar Mohamed Haj 23 urteko eritrearrak Marokon. Duela urtebete, Melillara iristeko, 2.000 pertsonak muga pasatzeko eginiko saiakeran bizirik atera zen, baina inoiz ahaztuko ez duen egun beltz horretaz ez du gehiago hitz egin nahi. «Zuhaitz batean lo egin nuen lagunekin; ordu batzuk geroago betiko galdu nituen», esan du bakarrik.

Ofizialki 23 pertsona hil ziren egun horretan, baina 100 izan zitezkeen, hainbat erakunderen arabera, guztiak Sudangoak. Bizirik atera ziren askok Marokon jarraitzen dute Europara iristeko nahiari irmo eutsiz. Bere herrian gerra piztu da berriz  eta ezin dute itzuli, baina Marokon gero eta kontrol handiagoa pairatzen dute.

Marokoko Gobernuaren arabera, iazko biktimak Melillara iristea galarazteko eraikitako hesitik erorita hil ziren, eta beste batzuk, zapalduta «bultzaketetan».

Baina giza eskubideen aldeko GKEek, marokoarrek zein nazioartekoek, balantzea are okerragoa dela salatu dute –37 hildako eta 76 desagertu– eta gehiegizko indarkeria leporatzen diete agintariei edo laguntza ez ematea, eta Marokora itzularaztea indar espainolen kasuan. Horregatik, ikerketa independentea exijitzen dute gertatutakoa argitzeko.

«Gure herritik ihes egin genuen bizitza hobe baten bila eta batzuk, azkenean, modurik ankerrenean hil ziren», gogoratu du Ammarek.
Beste bost gazte sudandarrak Rabateko Labitat auzoan bizi dira, 4x3 metroko gela batean. Horiek ere Ceuta edo Melillara pasatzeko aukeraren zain daude, pateran pasatzea garestia delako; 6.000 eta 8.000 euro artean pertsona bakoitzeko.

Leihorik gabeko gela hezean ia ez dago lo egiteko zabaltzen dituzten koltxoiak jartzeko tokirik. Hor eserita azaltzen ari dira egoera. «Bi aukera ditugu: Ceuta eta Melillara iristen saiatzea edo Marokotik pasatzen ez den beste bide batetik bilatzea. Hemendik itsasotik ateratzeko dirua behar da eta guk ez dugu jateko ere», adierazi du Mohamed Hasanek.

Hasan ere iazko ekainaren 24an Melillara pasatzen saiatu zen Auzo Txinatarreko muga-postutik.

«Ordutik nirekin zeuden lagun askorekin kontaktua galdu nuen. Desagertuta daude. Ez dakit non dauden, baina ia ziur ez zirela sartu», deitoratu du gazte sudandarrak.

Segurtasun indarren eta migrante batzuen arabera, ordutik Rabatek gogortutako kontrol eta jazarpenak zain zeuden sudandarren erdiak Marokotik alde egitera bultzatu ditu. Tunisiara joan dira, Europara igarotzeko beste bide baten bila, Italiatik.

Horietako bat da Adnan, 30 urtekoa. Berak ere Melillako jauzian parte hartu zuen eta joan den ekainaren 9an Aljeriara pasatu zen, Tunisiara iristeko asmoz. Baina orain arte ez du iritsi den seinalerik eman.

«Zortea badu, Tunisiara iritsiko da, baina agintari aljeriarren eskuetan erortzen bada, Nigerko iparraldera deportatuko dute», azaldu du bere lagun Ibrahim Nurek, 25 urtekoak. Rabateko sudandarrekin gela partekatzen du eta joan den urrian Melillan sartzeko beste saiakera batean parte hartu zuen.

Marokon arrazakeria

Agintari marokoarrek indarrez eman zioten amaiera  mugimendu migratzaile hari eta dozenaka pertsona atxilotu zuten. Horietako bat Nur izan zen. Ondoren, hiru hilabeteko espetxe-zigorra jaso zuen. Prozesu horretan abokaturik gabe epaitu zutela eta tratu txarrak jasan zituela salatu zuen.

Izan ere, migranteek arrazismoa, laneko diskriminazioa eta ostatua aurkitzeko zailtasunak dituztela salatu dute. Badira dirua edo janaria emanez laguntzen dieten marokoarrak ere.

«Marokoar guztiak ez dira arrazistak, baina batzuk bai. Lanean eta garraioan bizi izaten dugu. Jornalari gisa lana aurkitzen dugunean, ez digute inoiz marokoar bati bezala ordaintzen», gaitzetsi du  23 urteko Mohamed Adamek.

Adamek kontatu duenez, agintari marokoarrek bi aldiz urrundu dute Rabatetik azken hamabi hilabeteetan. Behin Agadirrera, 550 kilometrora; bigarrenean, Beni Mellalera, 230 kilometrora. «Errefuxiatu estatutua dut, baina ez dute errespetatzen», salatu du.

Infernutik heriotzara

Marokon jazarpena pairatzen dute, baina are okerragoa da haien ibilbide luzeko beste herrialdeetan jasaten duten egoera.

«Egia esan, Maroko nire bizitzan igaro dudan herrialderik onena da, baina bizitza gogorra da», esan du Ammarek.

Ammar Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren (UNHCR) aurrean erregistratu zen, eta gaur egun Marokoko hiriburuan bizi da.

Bere jaioterria familiako 12 kiderekin utzi zuen 2009an, Eritreako diktaduratik ihesi. Derrigorrezko soldadutza egitera  behartuta egongo nintzen ume bat besterik ez nintzenean. Hezkuntza kenduko zidaten. Sudanera ihes egitea erabaki genuen», gogoratu du.

Familia errefuxiatu-esparru batean kokatu zen, Shagarab herrian, Sudan ekialdean, eta bertan bizi ziren senideak, «baldintza zailetan, batzuetan urik gabe».

Sudango kanpamentu horretan jakin zuen Libiatik barrena Italiara iristeko aukera zegoela. Azkenean, Marokotik pasatzea erabaki zuen Estatu espainolera iristeko.

Horrela hasi zen Ammarrentzat hamar hilabete iraun zuen ibilbide arriskutsu bat Txad, Libia eta Aljeria zeharkatzen, kontrabandisten laguntzarekin edo «lagunekin bakarrik».

Maroko eta Aljeriaren arteko mugak itxita daude 1994tik, baina «etorkin klandestinoak trafikatzaileen bidez igarotzen dira bi norabideetan», azaldu du Hassan Ammarik, Egoera Ahulean dauden Migratzaileei Laguntzeko Elkarteko (AMSV) presidenteak, Ujdan, Aljeriako mugatik gertu dagoen herri batean. Migrante batzuek igarotzeko saiakerak eurek antolatzen dituztela gaineratu du.

Hesiak Melillako mugan. (Faddel SENA | AFP)

Marokon sartu ondoren, Ammar Melillara iristen saiatu zen lehen aldiz, asiloa eskatzeko. Marokoko agintariek atxilotu eta Beni Mellalera itzuli zuten, herrialdearen erdialdera.

Hala eta guztiz ere, Nadorrera itzuli da, Europaranzko bidea hartzeko beste saiakera bat egiteko, beste etorkin askok bezala.

Tragediaren ondoren, Ammar Sudango kanpamentutik alde egin izanaz damutu zen: «Hobe zen infernuan bizitzea muga batean hiltzea baino».

Baina gaur ez du atzera egin nahi. Rabateko INBGMen eskaera bat aurkeztu zuen Europako herrialde batean onartua izateko. Bitartean, INBGMek emandako laguntza eta lan txikiei esker bizirauten du.

Familiari laguntzeko Europara iristea beste aukerarik ez du ikusten. Bere ametsak, beste migratzaileenak bezala, Europar Batasunak Marokoren laguntzaz eraikitako oztopoekin talka egin du.

Gobernu marokoarraren arabera, aurtengo lehen bost hilabeteetan «Espainiaranzko legez kanpoko 26.000 immigrazio saiakera» galarazi dituzte.

Europar Batasunak harreman berezia du Rabatekin lan hori egitearen truke eta orain Tunisiara ere zabaldu nahi du.

Identifikatu bakar bat

Melillako tragediatik urtebete igaro ondoren agintariek ez dute inolako erantzukizunik hartu. Ez Marokon, ezta Estatu espainolean ere. Eta hildako bakar bat identifikatu eta lurperatu dute, A. B. Sudango hiritarra. Familiak Nadorreko hilerrian lurperatu ahal izan zuen. Gainerakoen gorpuak oraindik DNA analisien eta tramite burokratikoen zain daude. Agintarien esanetan, proba genetikoak eta identifikazioa «oso lan zaila eta konplexua da». Marokoko epaitegiek, bestalde, 61 pertsona (gehienak sudandarrak)  kondenatu dituzte jauziagatik, lau espedientetan banatuta, akusazioen larritasunaren arabera.

Epaiak 11 hilabete eta 3 urte arteko espetxe-zigorrak jasotzen ditu, eta honako delituak egozten zaizkie: pertsonen trafikoa, legez kanpoko bizilekua, indar publikoen aurkako indarkeria edo desobedientzia. 

Beste ehunka pertsona autobusez hegoaldera urrundu zituzten. Marokoko Gobernuak dio legearen arabera eta baldintza duinetan egiten dira lekualdatze horiek.

Eta aurten ere sarekadekin jarraitu dute tragediaren ondoren Melillara gurutzatzeko aukeraren zain daudenak atxilotzeko edo urruntzeko.  

AI denuncia que fueron más de 100 muertos sin que hubiera una investigación adecuada

Amnistía Internacional (AI) eleva a más de 100 las víctimas mortales que podría haberse cobrado la masacre del 24 de junio de 2022 en la frontera entre el Estado español y Marruecos en Melilla, una cifra que casi quintuplica la que oficialmente dieron las autoridades y que diferentes ONG siempre han cuestionado. Recuerda los más de 80 desaparecidos y apunta a que hubo personas que murieron en el traslado en autobús a zonas remotas el sur del país «sin recibir ningún tipo de asistencia médica a pesar de la gravedad de las lesiones».

Al cumplise un año de los hechos, AI lamenta que «no se ha abierto ninguna investigación adecuada sobre las denuncias de crímenes de derecho internacional que se cometieron a ambos lados de la frontera» pese a que «ocurrieron claramente bajo jurisdicción española» por estar las vallas y los puestos fronterizos en su territorio. «Ningún funcionario, marroquí o español, ha comparecido ante la Justicia por las violaciones de derechos que provocaron la muerte, la desaparición y heridas de tantas personas».

La ONG denuncia que las autoridades marroquíes «han obstaculizado las iniciativas de búsqueda de las personas desaparecidas y fallecidas», denegando visados a los familiares para que puedan ir a reconocer los cuerpos, la mayoría de los cuales siguen en la morgue de Nador un año después.

La Comisión Española de Ayuda al Refugiado, por su parte, alertó de que los hechos ocurridos en Melilla siguen dejando muchos interrogantes, denunció que sigue sin haber «justicia, verdad y reparación» y exigió investigación exhaustiva, transparente e independiente.