Gizon bat hil da igande honetan Nafarroako Irunberriko Arroilan, Irati ibaian bainua hartzen ari zela. 68 urteko gizona familiarekin zegoen arroilan eta bainu bat hartzen ari zela korronteak eraman du, SOS Navarrak sare sozialen bitartez jakitera eman duenez.
Arratsaldean, 16.30ak aldera, jaso dute larrialdi zerbitzuek gizonaren desagertzearen abisua. Bilaketa dispositiboa martxan jarri dute berehala eta lekura agertu dira Zangozako suhiltzaileak, Nafarroako Suhiltzaileen Uretako Erreskate Taldea (GRA, gazteleraz) eta Foruzaingoa.
Uretako Erreskate Taldeko lau buzok bilaketa-lanak egin dituzte arratsaldean, azken aldiz gizona ikusi den lekutik abiatuta, Irunberriko Arroilaren bideko lehenengo tunelaren altueran. Irati ibaira jaisteko bidea dago bertan. Azkenean, gizonaren gorpua aurkitu dute hilik 19.00ak aldera, desagertu den lekutik gertu.
Gorpua Nafarroako Medikuntza Institutura eramango han autopsia eginteko. Iruñeko Foruzaingoko polizia etxeko polizia judizialaren taldeak hartuko du ezbeharraren ikerketaren ardura.
Iruñeko polizia-etxeko Herritarren Segurtasuneko bi patruila, Ingurumeneko patruila bat eta Foruzaingoaren Laguntza Teknologikoko Taldeko kideak ere mobilizatu dira ezbeharra gertatu den lekura.
![Donostiako_piratak_elkarrizketa](/media/asset_publics/resources/001/144/741/article_thumb_horizontal/Donostiako_Piratak_Elkarrizketa.jpeg)
«Hau ere bada erreibindikazio bat, geureak diren kaleak berreskuratzearena»
![Perseidak_naiz](/media/asset_publics/resources/001/145/029/article_thumb_horizontal/Perseidak_Naiz.jpg)
¿Cómo ver las Perseidas? La lluvia de estrellas que no te puedes perder
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Aragones-illa](/media/asset_publics/resources/001/145/124/article_thumb_horizontal/aragones-illa.jpg)
Catalunya, punto y seguido
![Piratak2](/media/asset_publics/resources/001/145/816/article_thumb_horizontal/piratak2.jpg)