![Koldo Leoz eta Bel Pozueta, Kongresurako eta Senaturako EH Bilduren hautagaiak. (EH Bildu)](/media/asset_publics/resources/001/014/876/article_main_landscape/leoz-pozueta.jpg)
Datozen uztailaren 23ko hauteskunde kanpaina ostiral honetan hasiko da, uztailaren 7arekin, eta, egun horretan, Iruñeko O plazan egin behar zuen EH Bilduk kanpaina irekierako ekitaldia. Probintziako Hauteskunde Batzordearen baimena zuen horretarako, baina orain debekatu egin du. Koalizio abertzaleak erabaki du bertan behera uztea ekitaldia, probokazioetan ez erortzeko helburuarekin.
Iruñeko herritarrek Bel Pozueta Espainiako Kongresuko diputatuarekin, zeina kargua errepikatzeko hautagaia izango den datozen bozetan ere, argazkia egitea zen Probintziako Hauteskunde Batzordeak debekatu duen ekitaldiaren funtsa. EH Bilduk ohar batean salatu duenez, debeku horrek hauteskunde kanpainaren hasieratik koalizioaren ahotsa «isilaraztea» du helburu. «EH Bildu eta bere boto-emaileak isilarazi nahi dituen erabaki politikoa da», deitoratu du komunikabideetara igorritako oharrean talde subiranistak.
Hori dela eta, EH Bilduk «probokazioetan ez erortzeko» deia berretsi du eta jakinarazi, debekuaz gaindi, bere mezua «Nafarroako leku guztietara» eramaten jarraituko duela, «Nafarroa plurala, aurrerakoia, euskaltzalea eta feministaren indarra eta bultzada berriz erakusteko uztailaren 23an».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)