NAIZ
Bilbo

Guggenheimen aurkariek: «Riberak 40 milioi euro eman dizkio EAJri Urdaibai suntsitzen hasteko»

Hainbat elkartek, herri-plataformak eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren garapen iraunkorraren aldeko taldek  beraien «harridura, sinesgogortasuna, amorrua, haserrea eta mobilizaziorako deia» zabaldu dute, Madrilgo Gobernuak proiektua garatzeko 40 milioi euro onartu dituenean jakitean.

Gernikan pasa den ostiralean Ernaik deituriko manifestazioa.
Gernikan pasa den ostiralean Ernaik deituriko manifestazioa. (Aritz LOIOLA | FOKU)

«Teresa Riberak (PSOE) 40 milioi euroko paketea bidali dio EAJri Urdaibaiko biosfera erreserba suntsitzen hasteko». Irakurketa egin dute hainbat elkartek, herri-plataformak eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren garapen iraunkorraren aldeko taldek (besteak beste, Urdaibaietz, Urdaibain beste Guggenheim baten aurreko proiektua geldiarazteko sortua, Guggenheim Urdaibai Stop herri-plataforma sortu berria eta Zain Dezagun Urdaibai historikoa) gaur kaleratu duten komunikatuan.

Estatuko Gobernuak 40 milioi euroko diru laguntza emango baitio Bizkaiari, Urdaibaiko estuarioan «garapen iraunkorreko jarduera bereziak bultzatzeko» ekintzetarako. Asteartean, Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak onartu zuten diru sail hori emateko hitzarmena; beraz, biosfera erreserba horretan Guggenheim museoaren beste egoitza bat egiteko proiektuari beste bultzada bat eman dio PSOEko Gobernuak.

Urdaibaietzek, Guggenheim Urdaibai Stopek, Zain Dezagun Urdaibaik, Eguzkik, Ekologistak Martxan eta Txipio Baik sinatutako komunikatuan, zera aipatzen dute: «Sinatzaileek, lehenik eta behin, harridura adierazi dute, Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluaren erabakia iritsi da, egungo azken erabakia. Datorren uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorretarako kanpaina-aurre betean, emaitza zein den jakiterik ez dagoen honetan hain zuzen, Gobernuaren itsasontziko aginte-zubitik erabaki dute 40 milioi, EAJk horien hartzaileak uraren ertzean zain daudelarik: EAJ/PNV eta beronen agintekoak bakar-bakarrik; bakarrik dira hartzaileak, 23Jan horretan zer gerta ere».

Oposizio aktiborako deia

Jarraian, beren sinesgabetasuna adierazi dute Espainiako Gobernuko Hirugarren Presidenteordea eta Trantsizio Ekologikoaren eta Demografia Erronkaren ministroak in extremis jaurtitako paketea defendatu duela ikusita; jarduketa bereziak Urdaibaiko estuarioan, horien artean egonik balizkoa Guggenheim-Urdaibai Konplexu Turistikoa, azpimarratu dute sinatzaileak komunikatuan.

«Antza denez, Teresa Ribera ministroak ez daki (eta baldin badaki saihestu egiten du gaia), guneon erabat babestuta daudela, halaxe baitiote, hala bertoko erkidegoko, estatu zentraleko eta Europako, nola nazioarteko zein UNESCOren beraren, hainbat legek, hitzarmenek eta jarraibideek. Horiek denek bete ezineko amets bihurtzen dute mega-proiektua. Edonola ere hau guzti hau larria da Trantsizio Ekologikoko ministro baten aldetik», gaineratu dute.

«Ulergaitza da bere burua aurrerakoitzat aldarrikatzen duen Gobernu baten aldetik –dio komunikatuak–, ekologia- eta ingurumen-kostua, bai eta kostu sozioekonomikoa ere, Guggenheim-Urdaibai Gune Turistikoa sustatzea, horrela eginez Busturialdea gure eskualdea turismo masibo eta inbaditzaile baten zaldien oinetan jarriz».

«Honek –diote– harridura eragiteaz gain, amorrua eta haserrea ere eragiten ditu», eta sinatzaileek «astakeria horren aurkako mobilizaziora eta oposizio aktibora» dei egiten diete herritarrei.

Hauteskundeetan, alderdiek haien jarrera argitzeko beharra

Bestalde, sinatzaileek «lotsa» adierazten dute Aitor Esteban, EAJren diputatuak, adierazitakoaren aurrean. «Beharbada, Esteban jaunak ez ditu irakurri edo ez du jakin azken hauteskundeetako datuak interpretatzen –aipatu dute–, eta, okerragoa ez ote den herritarren mobilizazioari entzungor eginez dabil, mobilizaziook eskualdeko eremua gainditzen duten arren: manifestazioak, pankartak, sinadura bilketak, etab., Tourra Urdaibaiko Biosfera Erreserbako lurraldetik igarotzean errematea izan dutela».

Gaineratu dute, bien bitartean, EAJek ez duela mahai gainean jarri hain ezkutuan daramaten mega-proiektua, non gizarteak eta oposizioak ez baitakite ezer hari buruz, haratago. Beraz, dei egiten diete alderdi politiko guztiei uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorrak baino beren jarrera argitara dezaten Guggenheim-Urdaibai Gune Turistikoaren mega-proiektuaz.

Azkenik dei egiten diete eremu osoan zehar gure geografian, bai jaietan, bai oporretan, eta baita gero eta ugariagoak diren gizarte-eragileek Guggenheim Urdaibai Stop leloarekin egin ditzaketen deialdiei erantzuteko,