NAIZ

Bandera horia dago Donostiako hondartzetan, 40 karabela portuges baino gehiago aurkitu ostean

Karabela portugesek Donostiako hondartzetan jarraitzen dute, ostegun goizean 40 baino gehiago agertu dira eta horregatik, bandera horia dago. Udalak jakinarazi duenez, egunean zehar jarraipena egingo da eta agertutako marmoka kopuruen eta hauen egoeraren baitan erabakiko da noiz kendu bandera horia.

Karabela portugesaren argazkiak Zarauzko hondartzan, 2011an.
Karabela portugesaren argazkiak Zarauzko hondartzan, 2011an. (Juan Carlos RUIZ | FOKU)

Donostiako hiru hondartzek bandera horia dute ostegun honetan goizean goizetik segurtasunagatik, udal zerbitzuek 40 karabela portuges baino gehiago aurkitu baitituzte hareatzetan eta badian udalak jakitera eman duenez.

Donostiako Udaletik zehaztu dutenez, goizean goizetik karabela portugesaren hildako 20 ale bildu dira Kontxan eta 15 Ondarretan, eta beste sei badiako flotatzaileak garbitzen dituen ontziak eraman ditu.

Iturri berberek azaldu dutenez, Gipuzkoako hiriburuko hiru hondartzetako banderen bilakaera hidrozooaren ale berrien agerpenaren araberakoa izango da ostegun honetan.

Gipuzkoako eta Lapurdiko hondartzetan aurreko egunetan

Pasa den igandean antzeman zituzten lehen karabela portugesak Donostian, eta hurrengo egunetan Gipuzkoak zein Lapurdiko kostaldeak gehiago agertu ziren. Asteartean Eneko Goia Donostiako alkateak Kontxako badia «garbi» zegoela esan bazen ere, ostegun goiz honetan 20 ale gehiago agertu dira.

Azken egunetan karabela portugesen ziztadak ere jaso dituzte herritarrek. Uda honetan berriro agertu badira ere, ez da lehen aldia euskal kostaldera karabela hauek heltzen direna, duela bost urte ere bertan izan ziren.