![Elkarretaratzea egin dute Ribabellosan AHTaren zundaketak salatzeko.](/media/asset_publics/resources/001/018/000/article_main_landscape/ribabellosa.jpg)
«Arabako Haranetan beste orbain batek dakarren trazadura aztertzera bideratutako prospekzioak» salatu dituzte igande honetan Ribabellosan egin duten kontzentrazioan tren publiko eta sozialaren aldeko plataformek.
Adierazi dutenez, plataformek aurkeztu duten azterlan teknikoa eta alternatiba «egungo trenbidearen egokitzapenean eta hobekuntzan oinarritzen da» eta eragindako kontzejuen eskaerak jasotzen ditu, Garraio Ministerio espainiarrak proposatutakoa baino «1.000 milioi euro gutxiagoko kostu ekonomikoarekin eta Burgos – Gasteiz artean 10 minutuko zigorra soilik ezarrita».
Plataforma hauek nabarmendu dutenez, tren sozialak «abantaila handia du: merkantzia eta pertsonen trafiko mistorako erabili daiteke. Egungo azpiegitura «modernizatu eta egokituta» segurtasunari eta hiri-integrazioari dagokionez ere hobekuntzak ekarriko lituzkeela aipatu dute.
Hortaz, 2022ko urtarrilean Garraio Ministerio espainolak Burgos, Gasteiz, Iruñea eta Castejon arteko ibilbidearen egokitzapenari eta modernizazioari buruzko azterlan bat egiteko bideratutako 200.000 euroko arurrekontu-partida exekutatzea eskatu dute.
Ordezkari politikoei eta espainiar Kongresurako Arabako eta EAEko hautagai guztiei trazadurari eta alternatibari buruz «jarrera argia» izan dezatela eskatu diete, eta herritarrei mobilizatzeko deia egin diete, «proiektu honen aurrean benetako irtenbideak daudelako».
«Nekatuta gaude gu bigarren mailako arabar gisa tratatzeaz», amaitu dute.
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Piratak2](/media/asset_publics/resources/001/145/816/article_thumb_horizontal/piratak2.jpg)
1.500 piratek abordatu dute Donostia
![0811_eh_pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/092/article_thumb_horizontal/0811_eh_pavel.jpg)
Polonia mantiene abierta la investigación contra Pablo González y podría juzgarlo en rebeldía
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
La Fiscalía presenta ahora su acusación formal contra Pablo González, liberado hace dos semanas
![Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52](/media/asset_publics/resources/001/146/475/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52.png)