Kutxabank Araskik denboraldi aurreko egutegia aditzera eman du asteazken honetan. Hala, irailaren 23an Baxi Ferrolen aurka Emakumeen Ligari ekin aurretik, hilabetez luzatuko den prestaketa denbora hartuko dute Madelen Urietarenek. Abuztuaren 21ean hasiko dira lanean eta lagunarteko sei norgehiagoka jokatuko dituzte, erdiak euskal taldeen aurka: bi Lointek Gerniuka Bizkaiarekin eta IDK Euskotrenekin beste bat.
Irailaren 1ean eta 3an Ribadeon, Galizian, jokatuko dituzte aurreneko bi norgehiagokak, Lugoko Ensino eta Salamancako Perfumerias Avenida taldeen aurkako hiruko torneo baten, hain justu. Handik Estatu frantseserantz joko dute araskizaleek. Mont de Marsanen hiruko beste torneo bat jokatuko baitute: hilaren 9an Lointek Gernika Bizkaiaren aurka 16.30etan hasita eta hilaren 10ean, berriz, Basket Landesen kontra, 15.30etartik aurrera.
Denboraldi aurreko azken bi partidak Euskal Kopari dagozkionak izango dira. Durangoko Landako kiroldegian irailaren 14an 19.00etan hasita jokatuko dute gasteiztarren lehiaketa honi dagokion aurreneko partida, IDK Euskotrenen aurka. Irailaren 16an, berriz, Lointek Gernika Bizkaiaren aurkako bigarren dema jokatuko dute Madelen Urietarenek eguerdiko 12.00etatik hasita.
Esan bezala, Emakumeen Endesa Liga handik astebetera hasiko da.