![Erdialdeko Amerikako migratzaileak Guatemalan.](/media/asset_publics/resources/001/031/019/article_main_landscape/EuropaPress_4126547_caravana_migrante_guatemala.jpg)
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako garapenerako GKE-en Koordinakundeak, 83 kide biltzen dituenak, astearte honetan ohartarazi du egiten duten lana «gero eta jazarriagoa» dela mundu osoan, baina bereziki Erdialdeko Amerikako herrialde batzuetan, hala nola Nikaraguan, Guatemalan eta El Salvadorren.
«Han aldaketak egiten ari dira legegintzan, nazioarteko elkartasuna kriminalizatzea eta erakunde sozialen lana oztopatzea dakartenak», ohartarazi dute erakunde horiek. Kooperanteen Eguna dela eta, ostiralean, hilak 8, «nazioarteko lankidetzarako euskal politikaren aldeko apustu garbia» eskatu dute.
Emakumeen egoera bereziki kezkagarria dela ere ohartarazi dute. «Feminizidioak, genero-indarkeria eta haien eskubideen murrizketa areagotzen ari dira mundu osoan», adierazi dute ohar batean.
«Giza eskubideen defendatzaileen egoerak ere kezkatzen du munduaren zati handi batean, jazarri, bortxatu eta hil egiten baitituzte», gaineratu dute.
‘Front line defenders’ erakundearen datuen arabera, 2022an gutxienez giza eskubideen 401 defendatzaile hil zituzten 26 herrialdetan, «beren lan baketsuagatik».
Mende honetako krisien (larrialdi klimatikoa, gatazka belikoak, pandemia eta krisi energetikoa) ondorioz ekonomia, osasun, hezkuntza edo ingurumen arazoak zituzten herrialdeetan bizi-baldintzek okerrera egin zutela ohartarazi dute ere EAEko GKE-ek.
Horregatik, ezegonkortasun-garai honetan, «premiazkoa da giza eskubideak, bakea, ingurumenaren babesa eta pertsona guztientzako aukera-berdintasuna bermatuko dituzten politika publikoak indartzea», azpimarratu dute.
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Piratak2](/media/asset_publics/resources/001/145/816/article_thumb_horizontal/piratak2.jpg)
1.500 piratek abordatu dute Donostia
![0811_eh_pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/092/article_thumb_horizontal/0811_eh_pavel.jpg)
Polonia mantiene abierta la investigación contra Pablo González y podría juzgarlo en rebeldía
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
La Fiscalía presenta ahora su acusación formal contra Pablo González, liberado hace dos semanas
![Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52](/media/asset_publics/resources/001/146/475/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52.png)