![Adingabeei egindako sexu-abusuak ikertzen ari da Suitzako Eliza.](/media/asset_publics/resources/001/032/490/article_main_landscape/GettyImages-1029758824.jpg)
Adingabeei egindako sexu-abusuak eta hauen ezkutatzeak ikertzen ari da Suitzako Eliza, igande honetan baieztatu duenez. Duela hilabete batzuk hasi zen ikerketa baina gaur jakin da nuntzio apostolikoari zuzendutako gutun bat dela eta. Bertan Eliza katolikoko kideek herrialdean egindako sexu-abusuak eta kasu horien kudeaketa arduragabea salatzen dira.
Gutunean aipatzen diren pertsona batzuei «iraganean sexu-abusuak egitea» leporatzen zaie, esan du gotzainen batzarrak, eta «dagokien agintariei gutunean aipatutako kasuen berri eman zaie».
Ikerketa Suitzako Poliziaren eta Fiskaltza publikoaren esku dago gaur egun; ezkutatzeari buruzko barne ikerketa, berriz, ekainaren 23an hasi zen, apezpikutzaren ohar ofizialaren arabera.
Gotzainek barne ikerketa honen berri eman dute ‘SonntagsBlick’ egunkari suitzarrak azken egunetan akusazioak publiko egin ostean.
Gotzainen batzarrak adierazi duenez, bere zuzentarauek Elizako liderrak behartzen dituzte agintarien aurrean salaketak aurkeztera, adingabekoen aurkako sexu-delituen susmoa dagoen kasu bakoitzean.
Aurretik aipatutako egunkariaren arabera, abusuen salaketak Lausana-Ginebra-Friburgoko elizbarrutitik datoz, eta ezkutatzearenak, berriz, Sion eta Lausanako apezpikuei, besteak beste.
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)