![Sortuk VI. Nazio Konferentzia aurkeztu du gaur.](/media/asset_publics/resources/001/032/657/article_main_landscape/sortu.jpg)
Sortuk nazio ekitaldia egingo du irailaren 23an Arrasateko Monterron parkean, nazio askapen mugimenduarentzat berezia den irailaren 27aren harira: «Gure balioak aldarrikatzeko eta berresteko eguna da, Txiki eta Otaegik gorpuzten dituzten baloreak. Ezker abertzaleko militanteak, Txiki eta Otaegi bezala, haien aurrekoak eta ondorengoak, Euskal Herria iraunarazteko, biziarazteko engaiatuak gara beti». Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruiz artistak arduratu dira irailaren 27rako kartela egiteaz.
Sortuk ohar batean azaldu duenez, hamarkada bat pasatu da «euskal independentismoak, jendartearen nahiarekin bat eginez, gatazka politikoa konpontzeko aro berri bati ekiteko erabakia hartu zuela» eta «Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko ibilbidea jaso eta ziklo berrira egokitzeko ahalegin etengabean» ari dira. Horretarako, uste dute iruditegi berria, sinbolo berriak eta kontakizun berriak beharrezkoak direla, betiere «iragana alboratu gabe».
Iaz Kepa Akixo ‘Zigor’ artistak proposatu zuenari tiraka, gaua hartu dute erreferentzia gisa Aurrekoetxeak eta Ruizek: «Gaua konspiratzeko une gisa, arauak hausteko momentu gisa». Horregatik, artistek ez dute kartel soil bat osatu, Sortuk jakitera eman duenez «unibertso oso bat» baizik.
VI. Nazio Konferentzia
Irailaren 27a data berezia da Sorturentzat eta nazio askapen mugimenduarentzat: «Gure proiektu politikoan berresteko eguna da gure komunitatearentzat, helburu guztiak lortu arte, borrokan jarraitzeko zin egitea».
Maiatzaren 28ko eta uztailaren 23ko hauteskundeen ondoren, hego Euskal Herrian ziklo politiko berri bat abiatzeko aukera parez pare irekita dagoela uste du Sortuk. Hala ere, gogora ekarri dute «espainiar Estatuak eta 78ko erregimenak nazio zapalduokin duen gatazka politikoa konpondu gabe jarraitzen» duela. Aldiz, hauteskundeen ondoren osatu den gehiengo ezkerreko eta independentistak, horren konponbidean urratsak egiteko aukera zabaltzen duelakoan daude. Ipar Euskal Herrian, berriz, abertzaletasunak «indarra eta zentralitatea» hartu dituela azaldu dute.
Horrela, jakitera eman dute irailaren 23ko goizean bilduko direla Sortuko kideak Arrasateko Uarkape frontoian, VI. Nazio Konferentzian. Halaber, dei egin dute egun bereko 17.30ean Monterron parkean egitekoak diren ekitaldian parte hartzeko.
![Donostiako_piratak_elkarrizketa](/media/asset_publics/resources/001/144/741/article_thumb_horizontal/Donostiako_Piratak_Elkarrizketa.jpeg)
«Hau ere bada erreibindikazio bat, geureak diren kaleak berreskuratzearena»
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Piratak2](/media/asset_publics/resources/001/145/816/article_thumb_horizontal/piratak2.jpg)
1.500 piratek abordatu dute Donostia
![0811_eh_pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/092/article_thumb_horizontal/0811_eh_pavel.jpg)
Polonia mantiene abierta la investigación contra Pablo González y podría juzgarlo en rebeldía
![Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52](/media/asset_publics/resources/001/146/475/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52.png)