Hazparnen (Lapurdi) eta Etxebarren (Zuberoa) atzeman dituzte gaixotasun hemorragiko epizootikoaren lehenengo kasuak.
Frantziar Nekazaritza Ministerioak jakitera eman duenez Hautes-Pyrennees (Pirinio Garaiak) departamenduan ere gaixotasun hemorragiko epizootikoaren agerraldia atzeman dute.
Culicoide motako eltxoek transmititzen diete gaixotasuna gehienetan orenei eta behi-espeziei. Eritasuna ez da sobera hilkorra, kasuen %1ean eragiten baitu kabalaren heriotza.
Izan ere albaitar batek France Bleu irratirari azaldu dioenez Etxebarren artaturiko behi bat hil zen.
Alta, orain arte ez da gertatu animaleen artean zabaltzen den eritasuna gizakiari transmititzea.
Ezin da kabalak edo haien haragia saldu
Edonola ere, etxaldeetan kalte ekonomikoak eragin ditzakeen heinean Europako Batasunak zehazturiko protokoloak behatze neurri bereziak zehazten ditu.
Hala, kasuak jakinaraztea eskatzen du aipaturiko protokoloak. Era berean eritasuna atzeman duten eremutik 150 kilometroko zaintza eremua ezartzen da.
Gauzak horrela, eremu horretan dauden esplotazioetako jabeek ezin dituzte kabalak saldu.
Ipar Euskal Herrian eta baita Lannemezan aldera agerturiko kutsadura kasuek ondorio zehatzak badituzte hazleentzako.
Hala Hego Euskal Herrian eta handik haratago espainiar Estatuan ezin dute ez kabakik ez da haien haragirik saldu. Gisa berean merkatu italiarrarendako esportazioak bertan behera utzi dituzte.
ELB sindikatuak bere kezka agertu du, berehala laguntza neurriak ez badira hartzen euskal hazleek pairatu ditzaketen ondorio latzengatik.
Sintoma arinak
Gehienetan sintoma arinak garatzen dituzte gaixotasun hemorragiko epizootikoak jota diren kabalek.
ELB sindikatuak azaldu duenez, behien sukarrarekin alderatu daiteke gaixotasun hemorragiko epizootikoa.
Gaitza duten kabalen %10ak baino ez du sintomarik azaltzen.
Kutsaturik dagoen kabala askotan nekatuta, indarrik gabe, azaltzen da, mukosetan odol gehiegizki muku jarioa du. Batzutan digestio-arazoak ukan ditzakete.
Gehienetan, erran bezala, basoetako animaliek garatzen dute eritasuna baina gero eta gehiago gertatzen da etxaldetako kabalek ere eritasuna pairatzea.
Albaitaritza zerbitzuak gaisotasuna ekartzen duen parasitoa hiltzeko operazioak agintzen dituzte sarritan.
Izan ere, produktu horiek etxeldeetan geroari begira izan ditzaketen ondorioengatik arrangura azaldu du ELBk.