Galder Barbado eta Aitor Zelaia Gasteizen dagoen Gobernu militarraren ordezkaritzan atxilotu dituzte. Irailaren 15ean, jaso zuten espetxeratze agindua, eta ordutik izan dira kartzelan sartzeko arriskuan.
Galder eta Aitor atxilotu dituzte#EuskalHerriakAurrera pic.twitter.com/mk9oFPwaqK
— ANkerkeriariStop (@ANkerkeriaSTOP) September 30, 2023
Galder Barbado eta Aitor Zelaia Gasteizen dagoen Gobernu militarraren ordezkaritzan sartu dira. Irailaren 15ean jaso zuten espetxeratze agindua eta ordutik izan dira kartzelan sartzeko arriskuanhttps://t.co/BiuMPqI8nI pic.twitter.com/pMmW6yq6Uu
— Asier Robles (@asierrobles) September 30, 2023
2019ko otsailaren 7an atxilotu zituzten gazteak, «material lehergarriak» zituen bidoi bat «helburu terroristekin» gordetzea egotzita. Eta ia sei hilabete igaro zituzten espetxean. Hortik bi urtetara, 2021eko otsailean, Espainiako Auzitegi Nazionalak bi gazteen aurkako epaia eman zuen: lau urteko kartzela zigorra, urtebeteko zaintzapeko askatasuna eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri zien.
Epaiketak agerian utzi zuen frogen gabezia, eta abokatuek helegitea aurkeztu zuten, baina joan den maiatzean Auzitegi Gorenak ebazpena berretsi zuen.
Egoera horren aurrean ekimen ezberdinak izan dira, eta gaur bertan manifestazio jendetsu batek hartu ditu Gasteizko kaleak. Mobilizazioa ordu erdiko atzerapenarekin hasi da Artiumen, gazte arabar bien atxiloketaren ostean.
Atxiloketa unera arte gaztez inguratuta egon dira Barbado eta Zelaia. ‘Utzi bakean euskal gazteria’ edota ‘Ez gaituzte geldituko’, bezalako leloak oihukatu dituzte ehunka lagunek, txaloen artean.
«Elkartasuna eta borroka»
Maddalen Muguruza y Miren Lapitz Ankerkeriari Stop plataformako kideek salatu dute gertatutakoa eta «besarkadarik handiena» bidali diete Barbado eta Zelaiari.
«Lau urteko prozesuaren eta itxaronaldiaren ondoren, Aitor eta Galder atxilotuak izan dira duela gutxi. Argi daukagu, aurretik idatzita zegoen gidoi bat jarraitzen duela honek guztiak. Auzitegi Nazionalaren iritziz euskal militante oro erruduna da, eta militantzia hori zigortzeko bere eskura dituen tresna guztiak erabiltzen ditu», azaldu dute.
«Neurrigabekeri honen aurrean, haien askatasuna aldarrikatzen dugu eta elkartasunaren garrantzia azpimarratzeko elkartu gara gaur Gasteizen. Eta Euskal Herrian horrelako ankerkeriak berriro gerta ez daitezen agertoki baterantz aurrera egiteko», gaineratu dute.
Azkenik, eskerrak eman dizkiete herritarrei, «berriz ere, injustizia eta ankerkeria ororen gainetik elkartasun uholde bat sortzeagatik. Elkartasuna eta borroka bait dira Euskal Herriaren motore aurrera egiteko».
Manifestazio handi bat
Ordu erdiko atzerapenarekin hasi da ‘ANkerkeriari Stop!’ plataformak Gasteizen deituta zuen manifestazioa. Mobilizazio jendetsua izan da ‘Aitor eta Galder aske. Euskal Herria aurrera’ lelo izan duena. Horren erakusle da manifestazioaren burua Bake Kaleraren bukaerara heltzean ez zela haren amaiera ikusten.
Foru Plazan bukatu da mobilizazioa. Berta, Barbadok eta Zelaiak haien borroka politikoa azaltzen duten bideoa proiektatu dute. «Militante politikoak gara, beraz politikoak dira orain arte hartutako erabaki pertsonak zein kolektiboak», adierazi dute gazte biek. «Herriarekiko konpromezuak eta borrokak ekarri gaitu hona, eta erasoak eraso prest gaude herri honen borrokarako bidean berretsi eta aurrera egiteko», adierazi dutenez.
Bukaerako ekitaldian mugimendu ezberdinetako kideek hart dute hitza, ‘ANkerkeria Stop’ plataformako kideekin batera. «Saiatu dira, behin eta berriz, jipoitu, ilegalizatu, hil, torturatu, erbesteratu, hil... Saiatu dira, behin eta berriz, Carabanchel, Salto del Negro, Herrera, Sevilla, Jaen, Puerto... Saiatu dira eta ez dute lortu, ez dute lortuko... Gure etsipen, min eta zaurien gainetik behin eta berriz altxatzen dakien herria garelako», azpimarratu dute mobilizazioa itxi duen mezuan.
Txio batean, Denis Itxaso Gobernu espainoleko ordezkariak gobernu militarraren okupazioa salatu du. «Ez dugu onartuko eraikin publikoak okupatzea, are gutxiago Zuzenbide Estatuaren aurkako ideiak erakutsi eta bideratzeko», adierazi du.