NAIZ

Bokazio eta gaitasun teknologikoak sustatzeko hitzarmena sinatu dute BBK-k eta Puntueusek

Puntueusekin sinatutako hitzarmenaren bitartez, BBK Kaixomundua.eus hezkuntza-ekimenaren erakunde kolaboratzailea izango da. Webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza sustatzea eta eduki digitalak euskaraz sortzea ditu helburu ekimenak.

Puntueusek eta BBK-k lankidetza hitzarmena sinatu dute.
Puntueusek eta BBK-k lankidetza hitzarmena sinatu dute. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Puntueusek eta BBK-k lankidetza hitzarmena sinatu dute bokazio eta gaitasun teknologikoak sustatzeko helburuarekin. Hori horrela, Puntueusek antolatzen duen Kaixomundua.eus lehiaketaren erakunde kolaboratzailea izango da BBK.

«Oso pozik gaude horrelako proiektu baten parte-hartzeagatik, BBKren filosofiaren ardatzetako bat baita gazteak STEM disziplinetara gertutatzea», adierazi du Koldo Bilbaok, BBK-ko kultura eta euskararen arduradunak. 

Ekimena eskola-komunitateari begira sortutako proiektua da eta webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza sustatzea eta eduki digitalak euskaraz sortzea ditu helburu sariak.

Horretarako, ikasleek webgune erreal bat sortu behar dute lan motibatzaile baten bidez, eta kontsumitzaile digital izanik, sortzaile izateko gaitasunak eskuratu behar dituzte. Bestalde, trebakuntza teknologikoa behar duten irakasleen prestakuntza indartzea ere bada lehiaketaren xedeetako bat.

«Ikasleek webguneak garatzeko prozesu osoan beharrezkoak dituzten materialak ere eskuragarri izango dituzte uneoro webgunean, eta ondorioz, autonomia gehiago izango dute proiektua garatzeko», erantsi du Josu Waliñok, Puntueuseko zuzendari nagusiak.

Ikasturte berriarekin ireki dute antolatzaileek aurtengo edizioan izen-emateko epea, eta 1.300 ikasleren parte-hartzea espero dute.