Foruzaingoak eta Iruñeko instrukzioko epaitegi batek gizon bat ikertu dute 2021eko otsailean Beran piztu eta 1.400 hektarea kiskali zituen sutearen ustezko egile gisa, baina eginbideek «errugabetze-hipotesia baino inkulpazio-hipotesia bateragarriagoa» egiten duten arren, auzia artxibatzea erabaki dute, erabateko ziurtasunik ez dagoelako.
Foruzaingoaren Ingurumen Ikerketa Taldeak egin zuen ikerketa, eta Ertzaintzaren eta frantziar Jendarmeriaren laguntza izan zuen, Hendaiako Polizia eta Aduana Lankidetzarako Zentroaren (CCPA) bitartez. Eremu judizialean, Iruñeko bosgarren Instrukzio Epaitegia eta Baionako Fiskaltza elkarlanean aritu ziren, Foruzaingoak ohar batean azaldu duenez.
Ikerketan nahita piztutako sutea izan zela egiaztatu ahal izan zen. Lekukoen adierazpenen eta segurtasun-kameren eta telefono-komunikazioen azterketari esker, Espainiar Estatuan aurrekari judizialak dituen eta egun frantziar Estatuan beste delitu batzuengatik zigorra betetzen ari den pertsona bat identifikatu zuten foruzainek, sutearen egilea izan zitekeelakoan.
Horren ondorioz, Instrukzioko epaileak deklarazioa hartu zion ikertu gisa frantziar pasaportea duen herritarrai. Epaileak adierazi duenez, «bateragarriagoa da inkulpazio-hipotesia errugabetasuna baino», baina, hala ere, ez dagoela egiletzaren erabateko ziurtasunik ondorioztatu du, kasua artxibatuz.
![Donostiako_piratak_elkarrizketa](/media/asset_publics/resources/001/144/741/article_thumb_horizontal/Donostiako_Piratak_Elkarrizketa.jpeg)
«Hau ere bada erreibindikazio bat, geureak diren kaleak berreskuratzearena»
![Perseidak_naiz](/media/asset_publics/resources/001/145/029/article_thumb_horizontal/Perseidak_Naiz.jpg)
¿Cómo ver las Perseidas? La lluvia de estrellas que no te puedes perder
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)
«En Polonia me torturaron e indujeron al suicidio»; entrevista a Pablo González en Rusia
![Aragones-illa](/media/asset_publics/resources/001/145/124/article_thumb_horizontal/aragones-illa.jpg)