![Egiptoko poliziak itxi egin du gertaeraren lekua.](/media/asset_publics/resources/001/040/797/article_main_landscape/alexandria.jpg)
Alexandrian, Egipto iparraldean, bi turista israeldar eta turismo-gidari egipziar bat hil dira igande honetan, tokiko polizia baten tirokatu ostean. Segurtasuneko iturriek EFE agentziari adierazi diotenez, gertaera Ponpeioko Zutabea zonalde turistikoan jazo da, Al Mansheya barrutian, eta momentuz ez dago argi zergatik tirokatu duen poliziak turista taldea. Gertaerak, baina, bat egiten du Hamas mugimendu islamdarrak eta Israelek irekita duten gerrarekin.
Iturrien arabera, aipatu poliziak «era indiskriminatuan eta bere arma baliatuz egin du tiro turista israeldarren taldearen aurka» eta hiru pertsona hil eta beste hainbat zauritu ditu. Bere aldetik, Kanpo Ministeritza israeldarrak zabaldu duen komunikatuan «tokiko pertsona batek» turista talde israeldar baten kontra tiro egin duela aipatzen du, eta zauritu bakarra egon dela zehazten du.
Tel Aviveko Ministeritzak agintari egipziarrekin lanean ari dela ere adierazi du, «hiritar israeldarrak Israelera ahal bezain azkar itzuli ahal izateko».
Momentuz, Gobernu egipziarrak ez du gertaera honen gaineko informaziorik zabaldu.
Israeldarrek maiz bisitatzen dute Egipto, batez ere herrialdearen ekialdean dagoen Sinaiko penintsula, Israelekin muga egiten baitu. Baina haien aurkako erasoak ez dira ohikoak.
Iazko ekainean polizia egipziar bat Israelen lurraldean sartu eta hiru soldadu israeldar hil zituen. Erasotzailea ere hil egin zen ekintza horretan eta Israelgo armadak mugaren kontrolean barne arazoak izan zirela onartu zuen. Gertaerak ez zuen Israel eta Egiptoren arteko tentsio diplomatikorik sortu eta bi herrialdeetako agintariek gertatutakoa argitzeko elkarlanaren beharra nabarmendu zuten.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)